Ekonomia -

Fagor

Edesa Industrialeko langileak bi orduko lanuztea egiten ari dira

Ostegun arratsalde honetan Jorge Parlade CNA taldeko buruarekin bilera egitea aurreikusi dute Edesa Industrial eta Geyser Gastech enpresa batzordeek.

Basauriko langileak, ostegun honetan egindako protestan. Argazkia: EiTB
Fagor. Argazkia: EiTB
FAGOR-CNAko Garagartzako lantegian 30 langile kalera joango dira

1:28

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fagor CNA taldeko Edesa Industrial eta Geyser Gastech enpresetako langileek bi orduko lanuzteak egin dituzte Basaurin (Bizkaia), Arrasaten eta Eskoriatzan (Gipuzkoa). Hala, joan den ostiralean enpresak aurkeztutako hartzekodunen aurrekonkurtsoa salatu nahi dute beharginek.

10:00etatik 12:00ak arte egin dute greba, Edesa Industrial eta Geyser Gastech enpresa batzordeek jakitera eman dutenez. Gainera, ostegun arratsalde honetan Jorge Parlade CNA taldeko buruarekin bilera egitea aurreikusi dute.

Era berean, Eusko Jaurlaritzako ordezkariak CNAko ordezkariekin bilduko dira aste honetan. Bertan, Edesa Industrial enpresako “lanpostuak eta jarduera mantentzeko aukera dagoen” aztertu nahi dute.

Proposamena “sinesgarria” izatea espero du Tapiak

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak azaldu duenez, CNA taldeak proposatutako plana “sinesgarria” izatea espero du. Ildo horretatik, “epe luzera begira jasangarria den jarduera bermatu ahal izatea” espero duela nabarmendu du.

Tapiaren esanetan, Edesa Industrial enpresak 100 milioi euroko fakturazioarekin hartzekodunen aurrekonkurtsoa aurkeztu ostean, ez da aldaketarik egon.

“Orain arte gertatutakoaren inguruan ematen dituzten azalpenak egokiak izatea espero dugu, eta etorkizunari begira egindako proposamena sinesgarria izatea nahi dugu. Ezin ditugu gauza asko egin une berean, hala egitea erabakitzen badugu, ondorio horiek dakartzalako”, azpimarratu du Tapiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ukraina-Errusia gerrak eragindako krisia Fagor Basauri Azken ordukoa Bizkaia Gipuzkoako albisteak EAE albisteak Lana Arrasate bideoak Ekonomia 2024 Albisteak Eskoriatza Debagoiena