Ekonomia -

Sestaoko ACB

Jaurlaritzaren proposamena ez dela nahikoa esan du Arcelorrek

Oraingoz ez dago datarik Sestaoko ACB irekitzeko, baina helburua "abuztuaren amaieran" egitea ei da.

Arcelot Mittal ACB Sestao
Arcelot Mittal ACB Sestao
Arcelot Mittal ACB Sestao

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arcelor Mittalek aitortu du Eusko Jaurlaritzak “esfortzua” egin duela Sestaoko ACB irekitzeko xedez egindako diru-laguntza proposamenean, baina ohartarazi du proposamen horrek ez duela betetzen zuzendaritzaren “helburua”.

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapenerako sailburua konpainiaren ordezkariekin bildu da, Bilbon.

Bilera horretan, sailburuak azaldu du Jaurlaritzak 3,95 eta 5,4 milioi euro arteko laguntzak eman ditzakeela, prestakuntzarako, ikerketa eta garapenerako eta eraginkortasun energetikorako.

Arcelorretik azaldu dutenez, Jaurlaritzak “esfortzua” egin du, baina zuzendaritzak laguntza handiagoak espero ditu.

Enpresaren esanetan, ez da betetzen lantegia bideragarria izateko helburua, eta Jaurlaritzarekin “negoziatzen” jarraitzeko asmoa dute.

Oraingoz ez dago datarik lantegia irekitzeko, baina helburua “abuztuaren amaieran” egitea ei da.

Jaurlaritzaren erantzuna

Testuinguru horretan, Eusko Jaurlaritzak esan du ekoizpena eta lanpostuak bost urtez mantentzea dela euren baldintza konpainiari diru-laguntzak emateko.

Halaber, Gasteizko Gobernuak esan du “apustu industrial” batek “bideragarritasun propioa” izan behar duela, eta ezin dela diru-laguntza publikoen araberakoa izan.

Jaurlaritzak Arcelorri eskainitako laguntzak EAEko gainerako konpainiek eskura ditzaketenak dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa munduan gaur Sestao bideoak Azken ordukoa Bizkaia Eusko Jaurlaritza albisteak EAE Multinazionalak Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Dirulaguntzak