Ekonomia -

Sestaoko lantegia

Arcelor: 'Jaurlaritzarekin akordiorik ezean, ez dugu ACB zabalduko'

Arantza Tapia sailburuari erantzun dio konpainiak, eta Jaurlaritzaren laguntzak "ezinbestekoak" direla nabarmendu du.

ACBko langileen protesta Lakuan. EFE
ACBko langileen protesta Lakuan. EFE
ACBko langileen protesta Lakuan. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzarekin akordiorik izan ezean, ArcelorMittalek Sestaoko ACB zabalduko ez duela jakitera eman du gaur. Ildo horretan, Jaurlaritzaren laguntza "nahitaezkoa" dela esan diote enpresako iturriek Europa Press albiste agentziari.

Arantza Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasunerako sailburuari erantzun dio horrela Arcelorrek; izan ere, Jaurlaritzarik lantegia berriro zabaltzeko "presarik ez" duela eta enpresak "bere zain" egon beharko ez lukeela esan du sailburuak.

Horren ostean, Eusko Jaurlaritzaren laguntza  derrigorrezkoa dela esan du enpresak eta "Jaurlaritzarekin akordiorik lortu ezean, enpresa ezin izango dutela zabaldu" ohartarazi dute.

Tapia: "Guk ez dugu presarik"

Bestalde, Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak esan duenez, eurek ez dute "presarik" lantegia berriro zabaltzeko, eta Arcelor bera ez litzateke "zain egon behar Jaurlaritzak laguntzen inguruan zer esango".

Radio Euskadiri bart eskainitako elkarrizketa batean aitortu duenez, "oso zorrotzak" izango dira altzairutegiarekin, "Zumarragan egin duena Sestaon egingo ez duela frogatu behar du", azaldu du.

Tapiaren hitzetan, "Jaurlaritzaren laguntza osagarria da, baina ez ezinbestekoa. Guk ez dugu presarik. Lantegia Arcelorrena da, zabaldu nahi badu, bihar bertan egin dezake, langileen babesa baitu".

ArcelorMittal konpainiari "jarraikortasun eta lan bermeak" eskatuko dizkiotela zehaztu du Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko buruak. "Hemen egin behar dituzte inbertsioak, produktuak ere hemen ekoitz behar dituzte. Lantegi lehiakorra izaten jarraitu behar dugu", erantsi du.

Hori horrela, altzairutegiaren egitasmoa "albait arinen eta ahalik eta zorrotzen" aztertuko dutela nabarmen du Tapia sailburuak.

Egitasmoan jasotako baldintza

Modu berean, zehaztasun hau ostegun honetan Juan Carlos Díaz enpresa batzordeko presidentearekin sinatutako akordioan jasotzen dela esan du eta ondoren,  langileen asanbladatik ere pasatu zela aipatu du. Akordioan, erakundeen eta agente sozialen inplikazioari dagokionez, mahai gainean dagoen plan soziala, industria planean aurreikusten diren aldagarri guztiak betetzearekin baldintzatuta dagoela zehazten da.

Arcelorrek bestalde fababrika zabaltzeko bi baldintza jartzen dituela esan du bai langileekin, bai Eusko Jaurlaritzarekin akordiora heltzea. Jaurlaritzarekin akordiorik ez badago, “lantegia ez da berriz zabalduko”, gaineratu dute.

Jarraitzeko bermeak

Eusko Jaurlaritzak lantegiak jarraitzeko eskatzen dituen bermeen aurrean, enpresak luzarorako lantegia zabaltzeko bokazioa duela esan du.

Lantegia otsailetik dago geldirik.

Enpresatik esan dutenez, merkatuaren egoerak hala uzten badu, Arcelorren helburua produkzio bolumena eta, balio erantsiko produktuen zorroa handitzea direla esan dute. Gainera, aldi baterako lan erregulazio espedientera pasatuko direnen langile kopurua baino gehiago kontratatzea ere.

Bestalde, lantegia zabaltzen denerako 12 orduko lanorduak ez egiteko, enpresa batzordeak lantalde gehiago sartzearen eskaria, ostegunean, enpresa batzordearekin eztabaidatu zen kontua dela esan du enpresak. Hala ere, instalazioetan ahalik eta geldialdi gutxien egingo direla bermatzeko eta, makinen erabilgarritasuna ahalik eta gehien aprobetxatzeko planteamendua dauka enpresak eta beraz, “Eskaera hori, ezinezkoa da”, gaineratu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Sestao albisteak Bizkaiko albisteak Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia 2024 Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Lan gatazkak gaur Metalgintza