Ekonomia -

EAE

Arcelorren batzordeak aurre-erretiroak eskatu ditu lantegi guztietan

Zumarragako langileek EAEko beste lantegietan tokia izan dezaten eskatu du, baina zuzendaritza kontra agertu zaio.

Zumarragako Arcelorreko langileak. Argazkia: EITB
Zumarragako Arcelorreko langileak.
Lan Batzorteak ahalik eta langile gehien Euskadin geratzea eskatu du

1:19

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zumarragako ArcelorMittaleko enpresa batzordeak EAEko lantegi guztietan aurre-erretiro prozesuak abian jartzeko eskatu dio zuzendaritzari, Gipuzkoako lantegiko beharginentzat tokia egite aldera.

Leo Bote (CCOO) enpresa batzordeko presidenteak azaldu duenez, gaurko bileran informazio gehiago eskatu diote enpresari, eta horrek uko egin dio; orduan, aurreko astean proposatu zituen leku-aldaketetarako neurriak negoziatzen hasi dira.

EAEko lantegi guztietan aurre-erretiroak proposatzeko eskatu du batzordeak, Zumarragako langileak beste lantegi batzuetan kokatzeko, baina enpresa horren aurka agertu da, lantegi bakoitzak zehaztuta dituelako prozesu horiek, konpainiako iturrietatik jakitera eman dutenez.

Borondatezko kaleratzeentzat eskaintza hobea egitea ere eskatu dute langileek, zuzendaritzak aurreko astean lan egindako urte bakoitzeko 28 egun (gehienez 15 hilabete) eskaini ostean.

Zuzendaritzako iturrietatik onartu dute baldintza horiek negoziatzeko eta eskaintza berriro aztertzeko prest dagoela.

Arcelor Mittalek 268 langile Asturiasera eramateko, 50 EAEn uzteko eta 24 langileren erretiroa kudeatzeko asmoari eusten dio

Datorren astean Zumarragako lantegian berriro elkartzea adostu dute bi aldeek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoako albisteak EAE Lana albisteak Gaurko titularrak Zumarraga bideoak Gaurko azken ordukoa Burdingintza