Ekonomia -

EUSTAT

EAEko industriak % 3,3 egin du gora abuztuan

Eustatek gaur eman dituen datuen arabera, Gipuzkoan hazi da gehien industria produkzioa abuztuan (% 6,8), baina Bizkaian (% 3,4) eta Araban (% 2,6) ere egin du gora.

Industria plana
Industria plana
Industria plana

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko industria produkzioa % 3,3 hazi da abuztuan, 2014ko abuztuko datuekin alderatuta. Hala, urteko lehen zortzi hilabeteetan, orotara, % 3,4 egin du gora ekonomiak.

Eustatek gaur eman dituen datuen arabera, Gipuzkoan hazi da gehien industria produkzioa abuztuan (% 6,8), baina Bizkaian (% 3,4) eta Araban (% 2,6) ere hazi da.

Abuztuan industria ekoizpenak izandako hazkundea uztaileko datuekin alderatuta, % 0,5 hazi da ekonomia EAEn. Kasu horretan ere, Gipuzkoan egin du gora gehien (% 2,2), eta Araban ere hazi da (% 1,1). Bizkaian, berriz, behera egin du (% 1,14, hain zuzen).

Euskal industrian pisu handiena duten alorrei dagokienez, eta 2014ko abuztuko datuekin alderatuta, hauek hazi dira gehien: egurra, papergintza eta arte grafikoak (% 19,8), metalgintza (% 3,7) eta elikagaiak, edariak eta tabakoa (% 2,6).

Jaitsiera nabarmenenak, berriz, energia eta garraioa alorretan izan dira, % 7,3 eta % 4,9 egin baitute behera, hurrenez hurren, urtebetean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba EAE Ekonomia albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Industria