Ekonomia -

Kolonbia

CAFek 89 milioi euroko kontratua lortu du Kolonbian

Kontratu horri esker Medellingo Metrorako 20 tren egingo ditu Beasaingo enpresak. Aurrez, beste 16 tren eginak ditu enpresa berarentzako.

Artxiboko irudia: CAF
Artxiboko irudia: CAF
Artxiboko irudia: CAF

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CAF enpresak 89 milioi euroko kontratua sinatu du Kolonbiako Medellin hiriko metroarekin 20 tren egiteko.

Akordio horri esker, CAF enpresak hiru bagoiko 20 tren egingo ditu Medellingo Metrorako.

Beasaingo enpresak ohar bidez adierazi duenez, 2009an beste kontratu bat sinatu zuen Medellingo Metroarekin hiru bagoiko beste 13 tren egiteko, eta horiek dagoeneko martxan daude. 2014ko urtarrilean beste hiru tren egiteko akordioa erdietsi zuten, eta hiru horietatik lehena eraikita eta Kolonbiara bidean dago.

Aurreko kontratuak eta oraingoak kontuan hartuta, CAFek 36 tren egingo ditu Medellingo Metrorako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoako albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Lana albisteak CAF argazkiak Ekonomia berriak Albisteak Gaur Beasain bideoak Eguneko albisteak Zer gertatu da Kolonbian? Industria gaur