Ekonomia -

2018an erabilgarri izango dira

CAFek 120 milioi euroko kontratua sinatu du Norvegian

Enpresak ziurtatu duenez, azken urteotan "abiadura handiaren aldeko apustu garrantzitsua" egin du, "ikerketan inbertsio handiak eginda".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CAF enpresak 120 milioi euro inguruko kontrata lortu du Norvegian abiadura handiko zortzi tren egiteko, Osloko aireportuarekin komunikazioa hobetzeko.

Gipuzkoako enpresa horren arabera, kontratua Flytoget AS enpresa publikoarekin sinatu du. Gainera, tren horiei lotutako ordezko piezak eta babes teknikoa ere berak egitea lortu du.

CAFen arabera, azken urteotan "abiadura handiaren aldeko apustu garrantzitsua" egin du, "ikerketan inbertsio handiak eginda".

Horri esker, "350 k/h-tik gorako abiadura lortzen duten trena, Oaris izenekoa" garatzea lortu dute. "Teknologiarik aurreratuenarekin, dinamikaren, aerodinamikaren eta zarataren arloan; ezaugarri onenekin, erosotasuna eta funtzionaltasunari dagokienez", gaineratu du.

Enpresak sinatutako kontratuaren arabera, zortzi tren eman beharko dituzte, lau atalekoak, eta espero dute 2018an erabilgarri izatea.

Kontratu hau CAFek 2015eko lehen hiruhilekoan 250 milioiren truke lortutako kontratuei gehitu behar zaie, besteak beste, Caledonian Sleeper Eskoziako enpresarekin lortutakoa, Utrecht hirian tranbia egiteko proiektua eta Monforte del Cid-Murcia trenbideko seinalizazioa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoako albisteak EAE albisteak Lana CAF bideoak Ekonomia Prentsa digitalaren azken orduko Beasain albisteak Gaurko azken orduko albistea Norvergia albisteak Industriaren azken ordukoak