Irlandara egingo du hurrengo bidaia Sanchezek; ondoren, Portugalgo lehen ministroa hartuko du Moncloan, eta Eslovenian egingo du hirugarren geldialdia, Bruselara joan aurretik.
Europako iparraldea astintzen ari den hotz eta elur denboraleak Norvegia, Suedia eta Alemania bezalako herrialdeetako aire eta tren zirkulazioan eragina izaten ari da.
Norvegiako samiek zalantzan jartzen dute trantsizio energetikoa egiteko eredua, eta beren bizimodu tradizionala aldarrikatzen dute, ez dezaten energia berriztagarriko proiekturik abian jarri bertako herrien eskubideak errespetatu gabe.
Hazien Bobeda Globala mundu osoko milaka labore-landareren haziak biltzen dituen biltegi bat da. Planetako hazi guztien "segurtasun-kopia" moduko bat gordetzea da helburua. Horrela, hondamendi baten aurrean, laboreen biodibertsitatea salbu egongo da.
Turismoak ibilbide berriak topatu ditu itsasoan, izotza murriztearen ondorioz. Gainera, gero eta zientzialari gehiago datoz Ozeano Artikoaren berotzea ikertzera. Hori da Norvegiaren menpe dagoen Svalbard uhartediaren kasua.
Ozeano Artikoan, munduko beste latitudeetan baino azkarrago aldatzen ari da klima, eta itsaslasterretan eta izotzetan izaten ari diren aldaketek eragina dute Lurreko beste tokietan.
Europako Ligako Q3 kanporaketako joaneko partida Sola HK Norvegiarraren aurka 39-32 galdu ondoren, talde donostiarrak itzulerako partida irauli beharko du multzoen fasera sailkatu nahi badu. Partida zuzenean eskainiko da, igandean, ETB1en eta eitb.eus-en.
Anne Erauskin Super Amara Bera Berako jokalariak EITB Mediarekin hitz egin du azaroaren 19an Solaren kontra Europa Ligako Q3 kanporaketan jokatuko duten partidari buruz. Gipuzkoako taldeak zazpi goleko desabantaila irauli behar du multzoen faserako sailkatzeko.
Imanol Alvarez Super Amara Bera Berako entrenatzaileak Donostiako taldeak Solaren aurka azaroaren 19an jokatuko duen Europa Ligako Q3 kanpraketako itzuliko partidari buruz hitz egin du. Bera Berak 7 goleko desabantaila irauli behar du multzoen fasera sailkatzeko.
Super Amara Bera Berak galdu egin du Solaren kontra (39-32), Europar Ligako atariko kanporaketako joaneko norgehiagoka, eta 7 goleko desabantaila irauli beharko du itzuliko neurketan, multzoen fasera sailkatzeko.
Super Amara Bera Berak 39 eta 32 galdu du Solaren kontra jokatutako EHF Europa Ligako Q3 kanporaketako joaneko partida. Beraz, sailkapena lortzeko zazpi goleko desabantailari buelta eman beharko dio itzuliko neurketan.
June Loidi Super Amara Bera Bera taldeko jokalariak EITB Mediarekin hitz egin du, Donostiako taldeak azaroaren 12an Sola HK taldearen kontra jokatuko duen EHFren Europa Ligako kanporaketako joaneko partidari buruz. Neurketa zuzenean eskainiko dute eitb.eus-ek eta ETB4k.
Djokovicek 6-3, 6-2 eta 7-6 (4) emaitzarekin irabazi dio Ben Shelton estatubatuarrari. Medvedev errusiarrak, berriz, ezustekoa eman du Carlos Alcarazi 7-3 (3), 6-1, 3-6 eta 6-3 irabazita.
Espainiako selekzioak Suitza menderatu du 1-5eko emaitzarekin Munduko Txapelketako final-zortzirenetan. Bestalde, Japonia ere final-laurdenetarako sailkatu da Norvegiari 1-3 irabazi ostean.
Horrela, Suitzak A Multzoko lidergoa lortu du Zeelanda Berriaren aurka berdinduta, final-zortzirenetara aurreratuz Norvegiarekin batera, Filipinak 6-0 jipoitu ondoren.
Norvegiako Statkraft enpresa publikoak proposatutako parke eolikoaren proiektua mesfidantzaz ikusten dute, eta gaur honela adierazi dute Azkoitia, Azpeitia, Errezil eta Zestoako herritarren bozeramaileek.
Aurretik, proiektuaren aurkako manifestazioa egin dute Azpeitian bertan. Parke eolikoek ingurugiroari egiten dioten "kaltea" salatu eta "basoak ez industrializatzeko", eskatu dute. Gipuzkoan, dagoeneko bederatzi herri plataforma sortu dituzte.
Azpeitiarrek lehen eskutik jasoko dute informazioa gaur iluntzean Statkraft norbegiako enpresak inguru hartan jarri nahi dituen haize errotei buruz. Aerosorgailu gutxi, baina tamaina handikoak jarri nahi ditu enpresak.
Soreasu antzokian egingo dute batzar irekia, 19:00etan hasita. Norvegiako konpainia publikoak 33 megawatteko gaitasuna izango duen parkea altxatu nahi du Gipuzkoako udalerrian.
Bi tenislariek euren kirol ibilbideko Grand Slameko lehen titulua lortu nahi dute igande honetan; gainera, ATP sailkapeneko munduko lehen postua egongo da jokoan New Yorken.
Angel Resmello, Nagore Valero, Mayru Ruiz, Irene Tobajas eta Xabier Gutierrez anfitrioien eskutik ezagutuko dute hiria Carolina Calvo kazetariak eta Ruben Ruiz kamerariak.
Norvegiako hiriburuan, Oslon, gizonezko batek LGTBIQ+ komunitatearen taberna batean bi lagun hil ditu tiroz, eta 21 zauritu. Bertatik gertu atxilotu dute erasotzailea, eta eraso terrorista gisa ari da ikertzen polizia. Osloko harrotasunaren jaialdia bertan behera utzi dute.
Egileek uste dute neurri goiztiarrak eta espezifikoak ezartzeak, nazioarteko bidaiak murrizteak eta kontaktuak arakatzeak, adibidez, heriotzak murriztu ditzakeela, birusaren hedapena geldiarazteko neurri sozial murriztaileagoak ezarri gabe.
Ageda Etxeita erizaina da Norvegian. Zornotza utzita bi urte eta erdi daramatza Jaugesund hirian. Aisialdian erabiltzen diren hiru esamoldeekarri dizkigu, eta bide batez Norvegiako bizimoduari buruzko zertzelada batzuk eman ditu
Cabo Verdeko agintariek larunbat honetan estraditatu dute AEBetara Alex Saab, Maduroren ustezko izen-mailegatzailea. Washingtonek 295 milioi euro zuritzea leporatzen dio, Maduroren ustelkeriak AEBetako finantza-sistemaren bidez ordaintzeko.
Lillehammerren, Norvegian, bizi da Maider Arcelus Urretxuarra, bertan ari baita Erasmus bekaren bidez Ikus-entzunezko komunikazio ikasketak egiten. Bertako inguruak nolakoak diren azaldu digu eta Norvegiako bizimoduaz aritu da.