Ekonomia -

La Naval

La Naval ontzi bat egiten hasi da, baina ezer sinatu gabe

Maiatzaren 22an Tapiarekin bilduko den langile batzordeak egoera gero eta okerragoa dela eta bederatzigarren EREra gerturatzen ari direla aurreratu du.

Irudirik gabe
Irudirik gabe
Irudirik gabe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sestaoko La Naval ontziolaren bulegoan ontzi berri baten proiektuan lanean hasi dira ezer sinatu ez badute ere. Holandako enkargu bat da eta Pedro Gonzalezek, Langile Batzordeko presidenteak, aurreratu duenez datorren maiatzaren 22an Arantza Tapiarekin bilduko dira ontziolaren egoera aztertzeko.

Bilbon SPRI elkarteak duen egoitzaren aurrean protesta egin dute gaur La Naval ontziolako hainbat langileak lan sama eta enpresak bere indarrak ontziren baten kontratua eskuratzeko presioa egiteko asmoz.

Mobilizazio hauek enpresak kontratu berriak sinatu eta itxi arte burutuko dituzte.

Gonzalezek adierazi duenez enpresak negoziaketa ezberdinak irekita ditu baina oraindik ez dute ezer sinatu.

'Hilabeteak daramatzagu lanean ari direla entzuten baina gaur arte ez dugu ezer', esan du.

Honela, langileen egoera gero eta 'okerragoa' da hauek denboraldi baterako EREan, zortzigarrena, daudelako. Horregatik langabeziako dituzten prestaketak agortzen ari direla esan du.

Ekainean agortzen den ERE honek 150 langileren gain du eragina eta beste 100 mantentze lanak egiten dihardute.

Gonzalezek esan duenez honela jarraituz gero udaran beste ERE bat egon daiteke, bederatzigarrena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisia Sestao albisteak Zer gertatu da Bizkaian? EAE albisteak Lana Ekonomia 2024 Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Construcciones Navales del Norte Industria gaur