Ekonomia -

Bilera bilbon

Confebask, lanbide heziketaren alde, lehiakortasuna hobetzeko

Euskal Enpresarien Konfederakundeak bilera egin du Eusko Jaurlaritzako eta zenbait euskal enpresa nabarmenetako ordezkariekin, industria eta heziketaren arteko loturaz jarduteko.

LH oso garrantzitsua izango da garapenerako eta lehiakortasunerako, esan dute. Irudia: EFE
LH oso garrantzitsua izango da garapenerako eta lehiakortasunerako, esan dute. Irudia: EFE
Lanbide heziketaren lege berria prestatzen ari da Jaurlaritza

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Confebaskek euskal industriak Lanbide Heziketaren (LH) egindako apustua nabarmendu du, industriaren lehiakortasunari "bultzada berri" bat emateko, ohar baten bidez zabaldu dutenez.

Euskal Entrepresarien Konfederakuntzak Eusko Jaurlaritzako eta zenbait euskal enpresa nabarmenetako ordezkariekin Bilbon gaur, asteartea, egindako bilera nabarmendu du. Bertan, Eusko Jarularitzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Lanbide Heziketa Departamentuko idazkariordea, Confebaskeko ordezkariak eta erakunde horren Industria Politikorako Batzordea osatzen duten enpresa nabarmen batzuen ordezkariak ere izan dira, euskal enpresak LHren eredu berriaren garapenean "kolaboratzeko eta parte hartzeko", Jaurlaritza bultzatzen ari den "industriaren lehiakortasuna sustatzeko helburuarekin".

Jaurlaritzako ordezkariaz gain, Miguel Angel Lujua eta Nuria Lopez de Gereñu Confebaskeko presidente eta idazkari nagusia -urrenez urren-, eta Iberdrola, Aernnova, Tubacex, Cie Automotive, Gamesa Corporativa, Electrotecnia Arteche, Mondragon Kooperatiba Taldea, Sistema Industrialak eta Ontzigintza eta Sidenor enpresako ordezkariak izan dira, besteak beste.

Bilkuran nabarmendu dutenez, LH oso garrantzitsua izango da ekoizpen sarearen garapenerako eta lehiakortasunerako. Hori dela eta, Jaurlaritzaren helburu nagusietako bat, Confesbaskekin batera, " euskal industriari egokitutako LHren eredu berri bat bultzatzea" da, "eta hezkuntza sistema eta ekoizpen sistemaren harreman emankorrean sakontzea, gero eta aldakorragoa, zorrotzagoa eta konplexuagoa den merkatu orokor baten erronkei erantzunda".

Hori lortzeko, zentro teknologiko eta unibertsitate "indartsuez" gain, "bereziki", LH zentroak beharko dira, gure industriak beharko dituen langileetako asko LHtik etorritakoak izango direlako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Confebask argazkiak EAE Lana Lanbide bideoak Ekonomia 2024 Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Hezkuntza sistemako albisteak Lanbide Heziketa