Ekonomia -

Ontziola

La Navalek 220 milioiko kontratua galdu du Bruselaren atzerapenagatik

220 milioi euroko kontratu horrek ontziolan 2015. urtera arte lana egotea ekarriko lukeela azaldu dute.

Sestaoko La Naval ontziola.
Sestaoko La Naval ontziola.
Sestaoko La Naval ontziola.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sestaoko La Naval enpresak 220 milioi euroko kontratu bat galdu du Europako Batzordearen atzerapena dela eta; izan ere, Espainiako "tax leasen", hau da, ontziolei emandako balizko laguntzen inguruan, erabaki bat eman behar du.

Enpresak ohar baten jakinarazi duenez, ontziola Norvegiako armadore batekin ontzi bat egitea negoziatzen ari zen, baina Bruselaren erabakiaren atzerapenak kontratua Koreari ematea eragin duela salatu dute.

Kontratu horrek 2015. urtera arte lana egotea ahalbidetuko lukeela azaldu dute, 1,7 milioi orduko lana zelako.

Euren iritziz, Europako Batzordeak hartu behar duen erabakiaren ziurgabetasunak "Espainiako ontziolen kaudimena zalantzan jartzen du eta eraikuntzarako ezinbestekoa den finantzaketa zailtzen du".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa munduan gaur Sestao albisteak Bizkaia EAE albisteak Lana berriak Ekonomia Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Construcciones Navales del Norte Industria sektorea