Sektoretik adierazi dutenez, Glasgoweko Rangersen jarraitzaileen inguruan aktibatutako segurtasun-dispositiboak ateak ixtera behartu zituen hainbat establezimendu. Itxierak lau ordu baino gehiago iraun zuen.
Udal gobernuak 2014tik indarrean egon den ordenantza aldatzea onartu du gaur. Orain, oposizioko taldeek zuzenketak aurkezteko epea dute. Araudi berria urrian sar liteke indarrean.
Aitortu gabeko jarduera ekonomiko horiek Barne Produktu Gordinaren % 10,7 izan ziren, 9.318 milioi euro. 2022ko datuak dira, eskuragarri dauden azkenak. Azken neurketatik (2020) % 0,4 hazi da ezkutuko ekonomia.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak atzera bota du akusatuak Bizkaiko Probintzia Auzitegiaren epaiaren aurka jarritako helegitea. Lehen instantziako epaitegiak frogatutzat jo zuen ostalariak ukituak egin zizkiela bi langileri eta adin txikiko bati. Epaiari helegitea jar dakioke Auzitegi Gorenean.
2022tik Eusko Jaurlaritzak gaueko aisialdirako 700 lagunetik beherako edukiera duten lokalei eskatzen die atezainek titulu bat izan dezatela. Gainerakoetan, enpresa pribatuetako segurtasun-langileak beharrezkoak dira.
Biktimak salaketa aurkeztu zuen ustezko erasotzailearen kontra eta epaileak urruntze agindua ezarri. Amaren arabera, tabernako arduraduna biktima "isilarazten" saiatu zen, eta biharamunean kaleratu egin zuen. Hori salatzeko bilkura deitu dute ostalaritza establezimenduaren aurrean.
Janire Amezuak azaldu digunez, gosariak eta brunchak dira Durangoko Katazka tabernaren berezitasunak. Etxeko produktuak eskaintzen dituzte, besteak beste, sandwichak, tostak, gailetak, bizkotxoak eta tartak. Carrot cake edo azenario-tarta nola egiten duten azaldu digu.
Taberna eta jatetxeetako fakturak jasotzean, sustoak hartzen ditugu batzuetan. Jose Manuel Urkiri Euskal Herriko Kontsumitzaileen Batasuneko (EHKB) abokatuak azaldu digu zer sar daitekeen eta zer ez.
Urtarrilaren 1etik Iruñeko Alde Zaharreko tabernek ate bikoitza izan beharko dute. Ostalarien Elkarteak ez du uste neurri eraginkorra izango denik, batez ere dagoeneko soinu mugatzaileak dituztelako.
Hector Sanchez Bilboko ostalarien elkarteko gerenteak EITBri adierazi dionez, udalak proposatutako neurria deigarria da eta eragin handia izango du sektorean.
Dokumentuak jasotzen dituen proposamenen artean, besteak beste, gasezko berogailuak erabiltzeko debekua eta aulki eta mahaiak gordetzeko derrigortasuna. Udalak ostalariekin, alderdi politikoekin eta bizilagunekin adostu nahi ditu orain neurriak.
SEA Arabako patronalaren arabera, grebaren jarraipena % 0,6koa izan da. Deialdia egin duten sindikatuek, ELAk, UGTk eta CCOOk, batetik, eta LABek, bestetik, adierazi dute eskoletako jantokietara bideratuta zegoela lanuztea, aisialdira baino gehiago, eta haietan jarraipena positiboa izan dela.
Galdakaoko Uraburu golf zelaiaren barruan dago Galanga gastrobarra. Eunate Ganuza da honen jabea, eta Amaia Cabazos sukaldariaren errezeta erakutsi digu. Golfaz gain, futgolfa ere eskaintzen dute, golf makilekin barik futbol erara jokatzen dena.
Galdakaoko Uraburu golf zelaiaren barruan dago Galanga Gastrobar taberna. Eunate Ganuza da jabea eta Amaia Cabazos sukaldariaren errezeta erakutsi digu. Golfa eskaintzeaz gain, futgolf kirola ere eskaintzen da: golf makilekin jokatu beharrean, futbolean bezala jokatzen da.
Egoera salatu duten emakumeen arabera, jabeak, haren emazteak eta arduradun batek abusuzko lan baldintzekin lan egitera behartzen zituzten, besteak beste, atsedenik gabeko lanegun luzeak eta eguneko 20 euroko soldata, kontraturik gabe. Gainera jabeak eraso sexualak egiten zizkien, etengabe.
Ohar batean, Kontsumitzaileen Elkarteak gogorarazi du debekatuta daudela "merkatuaren araberako prezioak" bezalako erreferentziak, edo ondo azaltzen ez diren zerbitzuengatik edo mahai tresnengatik gehigarriak kobratzea.
Algortako La Birrotxa "tabeerna"ko bazkideak dira Edu Gartzia, Tito Esteban eta Sira Antolin. Eduk azaldu digunez, Titok ekoizten duen garagardoa eskaintzen dute, baita "beermuta" eta kalimotxoa ere. Txibierro beltzak edo black rabas nola prestatzen dituzten azaldu digute.
La Kala taberna 2002. Urtean zabaldu zen. Hainbat pintxo desberdin eskaintzen dituzte, baina bereziki famatuak dira egiten dituzten patata tortillak. Dastatzeko aukera izan dugu!
Hotelak, ostatuak, jatetxeak eta tabernak barne hartzen dituen sektoreak gora egin zuen langile kopuruan, 2021ean baino % 5,5 gehiago, zein negozio zifran (% 25,7).
Etxeko betiko zaporeak berreskuratu nahian, baina ukitu modernoak emanda, putxerozko kafe tradizionala eskaintzen dute Bilboko Gürekoffee akeitan. Askotariko kafeak dituzte, mundu osokoak, baita nahasketa propioak ere.
Murrizflazioak indarra hartu du: supermerkatuetan, asko dira prezioari eutsi baina kantitatea murriztu duten produktuak. Ostalaritzan, pintxoak edota edalontziak txikiagoak dira orain. Eta badira osagai merkeagoak erabiltzen hasi diren produktuak, prezio berean.
Sukaldari lanetan aritu da Albina Stardust Donostiako Garraxi tabernan. Aza entsalada beganoa prestatu du Idoia Garciarekin batera. Egunero plater desberdinak prestatzen dituzte Garraxin, barazkijaleentzat eta beganoentzat aukera oso zabala baitago.
Ziripot Tabernak duela 44 urte ireki zituen ateak. Ospe eta kalitate handiko pintxoak eskaintzen dituzte; famatuenetarikoa patata tortilla dela azaldu digute.
Leherketa bart gertatu da, 21:00ak aldera, Eskurtze kaleko 10.ean. Lehen hipotesien arabera, butano botila bat lehertu da, lokalean ziren bi lagunak zaurituta. Taberna itxita zegoen, beraz, badirudi langileak zirela biak. Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte biak.
Lehen datuen arabera, butano botila bat lehertu da bart, 21:00ak aldera, Irala auzoko taberna batean. Ostalaritza lokaleko bi langile zauritu dira, eta bat Gurutzetako Ospitalera eraman dute, erredurekin.
Asteburuetan itxita dagoen edo afaririk ematen ez duten jatetxe edo tabernak ez dira ohikoak, baina gero eta gehiago dira lan-ikuspegi horretarantz doazen negozioak. Arrazoi nagusiak, lan-baldintza hobeak eta bizi-kalitatea dira.
15:00etatik aurrera 32 taberna inguruk terrazak kendu behar zituzten, baina askoz lehenago jaso dituzte Ferrerias eta Armerien plazetakoak. Goizean bota duen euriaren ondorioz, askok lana aurreratzea erabaki dute.
Athleticeko zale batzuek Atletico Madrileko batzuei eraso zieten Farketa tabernan. Juan Carlos Gomez gerenteak nola gertatu zen eta tabernan nolako kalteak eragin zituzten kontatu digu.
San Mames inguruko taberna batean liskarrak izan ziren Athletic-Atletico partida hasi baino lehen. Lagun talde batek Atletico Madrileko zale batzuei eraso zien. Horietako batek ospitalean amaitu zuen, aurpegian egin zioten zauri bat sendatzeko: sei puntu eman behar izan zizkioten.
Joseba Balda Donostiako Ezkurra tabernako jabea da. Tabernak ehun urte baino gehiago ditu; duela gutxi lekuz aldatu da, nahiz eta Grosen jarraitu. Tabernako historia gertutik ezagutu dugu.
ELAk, CCOOk, LABek eta UGTk deituta, mobilizazioei ekin diete larunbat eguerdian Bizkaiako ostalariek, Bilbon egin duten manifestazioarekin. Ostalaritzako hitzarmenaren negoziazioa duela urtebetetik ez aurrera ez atzera dagoela salatu dute, eta orain urtebete proposatutakoa ez dela nahikoa.
Antza denez, 13:00ak aldera gertatu da ezbeharra, Fermin Calbeton kaleko jatetxe bateko sukaldean, sua hartu duen frijigailu baten ondorioz. Suhiltzaileak bertan izango dira, gutxienez, asteartera arte.
Donostiako Alde Zaharreko Zumeltzegi tabernako bi langile ospitalera eraman behar izan dituzte kea arnasteagatik, sukaldean piztutako sutearen ondorioz.
Adierazi dutenez, Abandoko bizilagunek "Bilboko Ingurumena Babesteko Ordenantzan ezarritako zarata baino askoz handiagoa jasaten dute" ostiral eta asteburuetan.