Gizartea -

gertakaria

Bi pertsona zauritu dira Bilbon taberna batean izandako leherketan

Lehen datuen arabera, butano botila bat lehertu da bart, 21:00ak aldera, Irala auzoko taberna batean. Ostalaritza lokaleko bi langile zauritu dira, eta bat Gurutzetako Ospitalera eraman dute, erredurekin.

Horrela geratu da tabernako pertsiana, leherketaren ostean. EITB Media
Horrela geratu da tabernako pertsiana, leherketaren ostean.
Horrela geratu da tabernako pertsiana, leherketaren ostean. EITB Media

0:39

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona zauritu dira Irala auzoko (Bilbo) taberna batean izandako eztanda batean. Horietako bat Gurutzetako Ospitalera eraman dute, erredurekin.  

Gertakaria bart gertatu da, 21:00ak aldera, Eskurtze kaleko 10.ean. Lehen hipotesien arabera, butano botila bat lehertu da, lokalean ziren bi lagunak zaurituta. Taberna itxita zegoen, beraz, badirudi langileak zirela biak. 

Leherketak ez du suterik eragin, baina bai ke ugari. Suhiltzaileak, larrialdi zerbitzuak, Ertzaintza eta Udaltzaingoa bertaratu dira. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Ertzaintza Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Tabernak Suhiltzaileak