Abisu hori eta laranjak indarrean izango dira larunbatean hasi eta, gutxienez, igande gauerdira arte, euri, haize, uholde eta elur arriskuagatik. Baionako Udalak, esaterako, gabon jaietako egitarauko hainbat ekitaldi bertan behera utzi ditu, prebentzio-neurri gisa.
Chamonixeko Jendarmeriaren erreskate taldeko bozeramaile batek azaldu duenez, alpinistak 100 metroko altueratik erori dira, Gervasuttiko korridorean. Erreskate helikoptero batek hildakoen gorpuak berreskuratu ditu arratsaldean, eta Chamonixera eraman ditu.
Jordi Richart mendi gidariak Anetoko glaziarra material egokirik eta prestaketarik gabe zeharkatzeko arriskuaz ohartarazi gaitu. Berak grabatu zuen Anetora igotzeko zailtasunak zituen mendizale baten bideo bat. Aurten 120 erreskate baino gehiago egin dituzte Pirinioetan eta 25 pertsona hil dira.
Jendez gainezka egon da Tourmalet aurten ere. Hainbat lekutako jendea joan da bertara, eta euskal jarraitzaileak ez dira atzean geratu. Familian edo lagun artean, giro ona eta umore ona izan dira nagusi.
Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioko euskal txirrindulariak irabazi du bigarren etapa; Cavallar izan da bigarren, 26 segundora, eta Blanco hirugarren, 58ra. Ostolaza da sailkapen nagusiko liderra.
Zendutakoa Donostian bizi zen, baina sortzez Madrilgoa zen. Siako arroilan (Huesca) rappela ari zen egiten atzo, argitu gabeko arrazoiak tarteko erorikoa izan izan zuenean.
Eguneko tenperaturak behera egingo du, eta gauekoak leunagoak izango dira hodeiei esker, astelehenean zerua estaliz joango baitira. Asteartean euritara egingo du, eta 1.000 metrotik gorako kotetan elurra egingo du.
Nerabea aitarekin zegoen mendi buelta bat egiten Ereta inguruan, labain egin eta 100 metrotik behera amildu zenean. Erreskate taldeek hiru ordu geroago erreskatatu zuten gorpua.
EAEko barnealdean 09:00ak arte egon da indarrean elurragatik ezarritako abisu horia, eta 600 metrotik gora zuritu du. Ipar Euskal Herrian elur jausiengatik eta prezipitazioengatik daude ezarrita abisuak.
Goizaldean prezipitazio txiki-ertainak espero dira Gipuzkoako ekialdean eta Araban, 600 metrotik gora. Kotak gora egingo du goizean, eta 1.000 metro inguruan kokatuko da egunaren bigarren partean.
Belaguako mendatea itxita dago. Bart gauean, elurra mara-mara egin du, eta elurra kentzeko makinek ezin dute errepidea garbitu, elur-jausiak izateko arriskua nabarmen handitu baita. Segurtasuna bermatze aldera, astelehenera arte ez dira bertan lanean hasiko.
Negu giroan jarraitzen dugu Euskal Herria osoan. EAEn ez ezik, Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian ere abisu horiak ezarri dituzte elurragatik. Nafarroan abisu laranja ezarri dute, elur-arriskuagatik, gauerdira arte.
Eskiak eta taulak Astun, Candanchu, Cerler eta Formigaleko pistetan behera ikus daitezke jada, eta oraindik eskiatzeko kilometro gutxi dituzten arren, lehen bisitarien gozagarri izan dira. Estazio horien erabiltzaileen erdiak baino gehiago euskal herritarrak dira.
Gizona 12 urteko semearekin zegoen, eta adingabeak bertatik bertara ikusi zuen istripua. Biktimaren semeak behera egin behar izan zuen laguntza eskatzeko, telefonoak ez baitzuen estaldurarik. Asteburuan Pirinioetan hil den bigarren mendiazalea da.
Artzain beteranoek jaurtitako suziriak Pirinioetako ibarretako artaldeen iritsiera iragartzen du. Hainbat eguneko martxaren ostean, El Pasotik sartzen dira artaldeak Bardean, udazkenean zein neguan bertan bazkatzeko, Erdi Arotik datorren tradizioari eutsiz.
EHUko ikertzaile batek unera arte egin den Anetoko izotzaren azterketa xehakatuenean parte hartu du. Oso glaziar txikitzat jotzen bada ere, Pirinioetako handiena da Anetokoa, baita Europa hegoaldeko handiena ere. Klima aldaketak haren desagerpena bizkortu du, mendikateko gainerakoen kasuan bezala.
Ainara Marizkurrena Sagaseta doneztebarra da hildakoa. Ezbeharra atzo gertatu zen. Emakumea 400 metrotik amildu zen, bikotekidearekin zegoela; hark ohartarazi zituen larrialdi zerbitzuak.
Ostegun arratsaldetik desagertuta zegoen. Lagunekin ibilaldi bat egitera irten zen, baina taldetik urrundu zen. Hildakoa, Joxan Larrañaga, oso ezaguna zen hainbat herritan; izan ere, Debakoa izan arren, apaiza zen, eta Oñatin eta Villabonan parrokoa izan zen urte askoan.
Emakumeen begiradatik eta berdintasuna ardatz, herritar guztien onerako lan egingo dute. Pirinioetako herri hauek hustu ez daitezen etxebizitza politika berriak proposatzea izango da euren lanerako ildo nagusietako bat. Leihoak, hesiak ireki nahi dituzte politkan haize freskoa, haize morea sartzeko.
37 herri geratu dira Nafarroan zerrendarik gabe. Erronkariko zazpi herrietatik seitan horixe gertatu da. Biztanle gutxi eta zaharrak izaten dira, eta zaila izaten da zerrendak osatzea.
Ipar Katalunia eta Girona artean piztutako suteak 1000 hektarea erre ditu dagoeneko. 200 lagun etxetik atera behar izan dituzte Portbou herrian, baina gauerako itzuli ahal izan dira.
Larunbat goizean, giro argia espero da, baina zerua estaliz joango da, eta euria egin dezake azken orduan. Igandea grisago esnatuko da, eta elur-kota jaitsiz joango da, 1.000 metrotik ia 100 metrora azken orduan, baina prezipitazio txikiak espero dira.
Dumall gaur egun Asteasun bizi da baina jaiotzaz Jakakoa da. Iraupen eskian 14 aldiz izan da Espainiako txapeldun baina ez da diziplina horretara mugatu. Izan ere, 80ko hamarkadan triatloietan aritu zen, Dina Bilbaorekin batera, besteak beste.