Free Jazzak inoiz izan duen kontrabaxu-jotzailerik onena da askorentzat. Igande eguerdian Donostiako Victoria Eugenia Antzokian egin den ekitaldian saria eskertzeaz gain esan duenez, "Donostia leku aparta da musika egitean sortzen diren une magikoak bizitzeko".
Artista katalanak bere azken lana aurkeztu du ('Toda la vida, un día (2023)') Jazzaldiaren 59. edizioaren irekiera kontzertuan. Seigarrean aldia da Silvia Perez Cruzek Donostiako Jazzaldian parte hartzen duena.
Jazzaldia uztailaren 23an hasiko den arren, atzo arratsaldean "Txoria nuen maite" izenburupean kontzertua eskaini zuen Iñaki Salvadorrek Chillida Lekun, Eduardo Chillida jaio zela ehun urte betetzen direnean eta Jazz jaialdiaren atariko.
Chucho Valdes pianista kubatarra izan da larunbatean Gasteizko Jazzaldian. Berarekin batera Irakere taldea sortu zutenen seme-alabekin eta doinu kubatarrekin gozaraziz omendu du taldea haren 50. urteurrenean.
Arabako hiriburuko musika jaialdiak Cécile McLorin Salvan, Michel Camilo, Tomatito eta Chucho Valdés artistak hartuko ditu, besteak beste, eta Trueno argentinar rap kantariak itxiko du programazioa.
Thomas Morgan baxu-jotzaileak eta Rudy Royston bateria-jotzaileak lagunduta, estatubatuar gitarrista dotore aritu da bart Muxikebarrin, Getxo Jazz jaialdiko azken kontzertuan.
Sei egunean, jazz jaialdiak 76 kontzertu eskainiko ditu 12 agertokitan, horietako 41 doakoak. Besteak beste, Diana Krall, John Zorn, Gregory Porter, William Parker, Iñaki Salvador, Rufus Wainwright, Izaro, Chill Mafia eta Sílvia Pérez Cruz arituko dira.
Doako kontzertuak izango dira aurten ere Zurriola hondartzan kokatuko den Keler Gunean, uztailaren 24tik 27ra bitartean. Shinova, Merina Gris, North Mississippi Allstars eta Les Amazones D'Afrique ere arituko dira eszenatoki horretan.
Dominikar pianistak eta almeriar gitarristak "Spain forever again" diskoa aurkeztuko dute uztailaren 19an, Mendizorrotzan. Sarrerak martxoaren 18an jarriko dituzte salgai.
Bi musikariok Mendizorrotzan arituko dira, eta Chucho Valdesekin eta Pablo Martín Caminero gasteiztar kontrabaxu-jotzailearekin bat egingo dute jaialdiaren 47. edizioaren kartelean.
Kubatar musikaria eta Pablo Martín Caminero gasteiztar kontrabaxu-jotzailea dira Gasteizko jaialdiak bere 47. ediziorako iragarri dituen lehen bi musikariak. Uztailaren 17an joko du Martín Caminerok, eta 20an Valdesek, Mendizorrotzan.
"Historian inoiz ez bezalako bertaratze kopuruak" izan dira Donostiako Jazzaldian, azken bi egunetako euria gorabehera, eta 2024koan lanean ari dira arduradunak dagoeneko: uztailaren 24tik 28ra izango da.
Alde Zaharreko Trinitate Plazan, Bamba Wassoulou Groove taldeak, Joss Stone abeslari britaniarrarekin batera, amaiera bikaina eman diote Jazzaldiari bertan eskainitako kontzertuarekin. Soinu afrikarrak ekarri ditu taldeak Jazzaldiko azken egun honetan.
Donostiako 58. Jazzaldiak Yosuke Yamashita (Tokio, 1942) piano-jotzaile eta konpositore japoniarrari eman dio igande goizean aurtengo Donostiako Jazzaldia Sarietako bat. "Japoniako altxor nazionala" da artista, Miguel Martin jaialdiaren zuzendariak azpimarratu duenez.
Adin guztietako jendea bildu da ostiral gau honetan Zurriola hondartzan, Donostiako Jazzaldiaren lehenengo egunean, 80ko taldeak sortutako diskoteka giroaz gozatzeko.
Kontrabaxu-jotzaile handia izan da Getxoko jaialdiko azken egunaren burua, Muxikebarrin. Gasteizera egingo dute gaurtik aurrera jazz doinuek Euskal Herrian.
Gasteizko eta Getxoko jazz jaialdiek aurtengo edizioak aurkeztu dituzte gaur. Karteletan nagusi, Brad Mehldau, Silvia Pérez Cruz, Maria Schneider, Al Di Meola eta Dave Holland.
Estatubatuar pianista eta abeslaria Donostiara ekartzea Jazzaldiaren aspaldiko guraria zen. Horiez gain, Kenny Barron, Nubya Garcia eta Abdullah Ibrahimek ere joko dute.