11:07

Musika

Uztailak 23-28

Diana Krall, Gregory Porter eta John Zorn, Donostiako Jazzaldiko lehen izen handiak

N. V. | EITB Media

Gainera, uztailaren 23tik 28ra Donostian izango dira Rufus Wainwright, Marisa Monte, Silvia Pérez Cruz, Youn Sun Nah, William Parker eta Brad Mehldau,

  • Diana Krallek uztailaren 28an joko du Kursaal auditorioan

    Diana Krallek uztailaren 28an joko du Kursaal auditorioan

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jazzaldiaren 59. edizioko (uztailak 23-28) ordainpeko kontzertuak iragarri dituzte gaur antolatzaileek, Trinitate plaza, Kursaal auditorioa, San Telmo Museoa eta Victoria Eugenia antzokia doinu ederrez beteko dituztenak.

Rufus Wainwright, Diana Krall, Marisa Monte brasildarra, Silvia Pérez Cruz, Gregory Porter erraldoia eta Youn Sun Nah korearra arituko dira datorren udan Donostian, esaterako, abeslariekin hasita.

Gainera, bi ziklo antolatu dituzte, John Zorn saxofonistaren eta William Parker baxuaren inguruan. Zorn hiru saiotako protagonista izango da: bi Kursaaleko Auditorioan eta hirugarrena Trinitate Plazan.

William Parkerrek hiru kontzertu eskainiko ditu, hirukote, bikote eta laukote formatuan, hiru agertokitan. Bi abonamendu eskaintzen ditu Jazzaldiak, bi ziklo horietako bakoitzeko kontzertu guztietara joan nahi dutenentzat.

Horiez gain, Jazzaldian izango dira Brad Mehldau pianista, Chris Potterrek saxofoian, John Pattitucik baxuan eta Johnathan Blakek baterian lagunduta; ezin hobeto inguratuta. John Scofield eta Dave Hollandekin ere gozatu ahalko du publikoak, baita Marco Mezquida, Marta Sanchez eta Julio Resende pianistekin ere.

Iragarritako kontzertuetarako sarrerak eta abonamenduak salgai daude jada. Erosketak presentzialki egin daitezke leihatilan, baita online ere, Jazzaldiaren beraren eta Donostia Kulturaren webguneetan.

Gainerako kontzertuak aurrerago iragarriko ditu Jazzaldiak

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena