11:59

Musika

Jaialdia

Cecile McLorin Salvant eta Terri Lyne Carrington kartelera batu ditu Gasteizko jazz jaialdiak

N. V. | EITB Media

Bi musikariok Mendizorrotzan arituko dira, eta Chucho Valdesekin eta Pablo Martín Caminero gasteiztar kontrabaxu-jotzailearekin bat egingo dute jaialdiaren 47. edizioaren kartelean.

  • Cécile McLorin Salvantek uztailaren 18an joko du Mendizorrotzan

    Cécile McLorin Salvantek uztailaren 18an joko du Mendizorrotzan

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gasteizko jazz jaialdiak Cécile McLorin Salvant eta Terri Lyne Carrington musikariak 47. edizioan (uztailak 15-20) izango direla iragarri du.

Cécile Mclorin Salvant abeslariak Mendizorrotza kiroldegian kantatuko du ostegunean, uztailak 18, Sullivan Fortner pianistak lagunduta.

Egun bat lehenago, uztailaren 17an, Terry Lyne Carrington bateria-jotzaile, konpositore, ekoizle eta kantaria lehenengoz arituko Arabako hiriburuan.

Lyne Carringtonek Herbie Hancocken taldean jo zuen hamarkada batez, Berklee College of Musiceko irakaslea da eta 'New Standards Vol.1' diskoan emakumeek konposatutako jazz estandarrak propsatzen ditu.

Gasteizko jazz jaialdiak laster, "hurrengo egunetan", iragarriko du programazio osoa eta zehaztuko du zein egunetan jarriko dituen salgai sarrerak eta abonuak.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena