kultura
IZENBURU NAGUSIAK
EITB MEDIA
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Nobel sarien zeremonia. Argazkia: EFE
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urriak 5, hedabideetako lerroburu nagusiak:
-Literaturaren Nobel Saria: Suediar akademiak gaur, ostegunarekin, 13:00ean jakinaraziko du norentzat izango den aurten Literaturaren Nobel Saria. Aukeren artean omen daude Can Xue idazle txinatarra, Jon Fosse norvegiarra eta Liudmila Ulitskaya errusiarra.
-Gernikako gobernagarritasuna: Gorroñok ez du Gernikako alkatetza utziko. Tentsio handiko osoko bilkura batean, Jose Maria Gorroño Gernikako alkateak (Guztiontzako Herria) hitz gogorrak erabili ditu EAJren kontra. Udal hauteskundeen ondoren hitzez adostutakoa ez betetzea eta gezurretan aritzea egotzi die jeltzaleei.
-Usansoloren desanexioa: Galdakaotik desanexionatu ostean, iazko azarotik Bizkaiko 113. udalerria den Usansolo kudeatzeko ardura duen batzordea gaur eratuko dute berriro, oraingoan maiatzaren 28ko udal hauteskundeen emaitzak kontuan hartuta.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa