Saskibaloia
Endesa Liga
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Denboraldia urriaren 5ean hasiko da, eta liga erregularreko azken jardunaldia apirilaren 19an izango da.
IDK Euskotrenen eta Araskiren arteko partida bateko artxiboko irudia
Emakumezkoen Endesa Ligan lehiatzen diren euskal taldeek 2024-25 denboraldiko partiden berri izan dute. Lehenengo jardunaldiari dagokionez eta astelehen honetan egindako zozketaren arabera, Kutxabank Araskik Baxi Ferroli egingo dio bisita, IDK Euskotrenek Hozono Global Jairis hartuko du etxean, eta Lointek Gernikak Duran Maquinaria Ensinoren kontra jokatuko du. Oses Contrucción Ardoi talde igo berriak, berriz, Salamancako Perfumerias Avenidari egin beharko dio aurre, iazko finalistari, alegia.
Valentzia Basket egungo txapeldunak etxean ekingo dio sasoiari, Joventut Badalonarekin. Honako hauek dira gainerako neurketak: Spar Kanaria Handia-Casademont Zaragoza, Cadi La Seu-Spar Girona eta Movistar Estudiantes-Celta Femxa Zorka.
Horrez gain, liga erregularreko azken jardunaldia apirilaren 19rako aurreikusi dute, norgehiagoka hauekin: Casademont Zaragoza-Movistar Estudiantes, Spar Gran Canaria-Baxi Ferrol, Joventut Badalona-Perfumerias Avenida, Duran Maquinaria Ensino-IDK Euskotren, Hozono Global Jairis-Spar Girona, Oses Construccion Ardoi-Lointek Gernika Bizkaia, Valencia Basket-Celta Femxa Zorka eta Kutxabank Araski-Cadi La Seu.
Ondoren, liga irabazteko kanporaketen txanda izango da, 2025eko apirilaren 24an. Azkenik, amaitzeko, hirugarren partida balego, maiatzaren 17an izango litzateke.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa