14:12

Saskibaloia

ENDESA liga

IDK Euskotrenek eta Lointek Gernikak garaipena lortu dute; Kutxabank Araskik, berriz, galdu egin du

EITB MEDIA

IDK Euskotrenek Bembibreren etxean irabazi du, eta play-offean sartzeko borrokari eusten dio; Lointek Gernikak garaipena eskuratu du, azken partidak galdu ostean; eta Kutxabank Araskik galdu egin du Kanaria Handian.

  • Bembibre eta IDK Euskotrenen arteko partidaren irudi bat. Argazkia: Adilson Lopes

    Bembibre eta IDK Euskotrenen arteko partidaren irudi bat. Argazkia: Adilson Lopes

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Endesa Ligaren 29. jardunaldia amaitu da euskal taldeentzat: IDK Euskotrenek eta Lointek Gernikak garaipena eskuratu dute, eta Kutxabank Araskik galdu egin du.

IDK Euskotrenek 52-89 irabazi zion atzo Bembibreri, Endesa Ligako azkenari, eta seigarren tokian jarri da sailkapen nagusia. Garaipen horri esker, eta Baxi Ferrok eta Ensinok galdu egin zutela kontuan hartuta, Azu Muguruzaren taldeak play-offean sartzeko aukera dauka. Datorren asteburuan erabakiko da dena, Ligako azken jardunaldian, Ensinoren aurka jokatuko duten norgehiagokan.

Azkeneko lau partidak galdu ostean, Lointek Gernika Bizkaiak garaipen garrantzitsua lortu zuen atzo, Celta Zorka Recalviri 73-64 irabazita; izan ere, play-offean sartzeko aukera izango dute oraindik. Azken partida Salamancan jokatuko dute, Perfumerias Avenida taldearen kontra.    

Kutxabank Araskik 83-59 galdu zuen Kanaria Handian, baina ez dauka ezer jokoan. Made Urietaren taldeak etxean amaituko du denboraldia, Jairisen aurrean.

 

 

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena