23:14

Reala

EA Sports Liga

Realak ez du bere jokoa aurkitu Sevillaren aurka (0-1)

I. G. | EITB Media

Txuri-urdinak ez dira indarberritzeko gai izan Ejukeren golaren ostean, eta porrot egin dute Reale Arenan.

  • Pablo Marin, baloiaren lehian. Argazkia: EFE

    Pablo Marin, baloiaren lehian. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Realak 0-1 galdu du Sevillaren aurka igande honetan Reale Arenan jokatu den EA Sports Ligako 27. jardunaldiko partidan.

Norgehiagokako lehen minutuak nahiko parekatuak izan dira, baloiari eustean tematuta ibili dira talde bideak, aukerak sortzean baino. Txuri-urdinen kasuan, geldikako jokaldiak izan dira euren lagunik onenak. Zubeldiak eta Aguerdek markagailua irekitzeko abaguneak izan dituzte, baina gipuzkoarraren burukada gora joan da eta marokoarra ez da fin ibili, erremate kemengabea egin baitu, bakar-bakarrik zegoela.

Handik gutxira, Beckerrek ere aukera bat izan du, baina Nylandek atea babesteari eutsi dio. Sevillaren lehen abagunea Isaacen hanketan izan da, kontraeraso azkar batean, baina Marrerok ukabilak sendo jarri ditu eta jaurtiketa kanpora bota du.

Realak presioa egin du aurkarien zelaian, eta Sevillak zuloak bilatzeko eta arriskua sortzeko aprobetxatu du, abiadura aprobetxatuz, batez ere Lukebakioren hegaletik, eta horrek Javi Lopezi lana zaidu dio.

Bigarren zatia hasi orduko, Sevillak markagailua ireki du. Kontraeraso azkar bat izan da, eta Ejukek behar beste tarte hartu du baloia urrutiko zutoinean jartzeko, eta Marrerok ezin izan du gelditu (1-0).

Ordubete igarota, zutoinak salbatu du Reala, Isaacen jaurtiketak sarea jotzea eragotzi baitu, Marrerok apur bat ukitu ondoren. Egoera aldatzera behartuta, Imanolek lau aldaketa egin ditu batera: Oyarzabal, Barrenetxea, Zubimendi eta Traore zelairatu ditu Olasagasti, Turrientes, Becker eta Arambururen ordez.

Hala ere, txuri-urdinak oso trakets aritu dira erasoan, ideia faltarekin. Zenbaitetan, sevillatarren bigarren gola gertuago egon da Donostiako taldearen lehena baino. Azkenean, Realak porrot, eta aurkaria sailkapenean aurrean du.

Fitxa teknikoa:

0 - Reala: Marrero; Aramburu (Traore, 61. min), Zubeldia, Aguerd, Javi Lopez; Turrientes (Zubimendi, 61. min), Olasagasti (Oyarzabal, 61. min), Marin; Becker (Barrenetxea, 61. min), Oskarsson eta Sergio Gomez (Kubo, 78. min).

1 - Sevilla: Nyland; Carmona, Bade, Kike Salas, Pedrosa; Sow, Agoume, Ñíguez (Peque, 83. min); Lukebakio (Idumbo, 90+2. min), Romero (Juanlu Sanchez, 70. min) eta Ejuke (Sambi, 70. min).

Gola: 0-1, 47. min: Ejuke.

Epailea: Victor Garcia Verdura. Txartel oria atera die Marin, Traore eta Sambi jokalariei.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    22 16:00 - 17:15 HERRI KIROLAK | Goma gaineko sokatira finalak
    22 17:05 - 20:00 PILOTA | B Serieko finala: Egiguren V-Bikuña vs Salaberria-Gaskue

      Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen