09:29

Reala

Ofiziala

Alex Solak eta Jon Karrikaburuk Alavesen utzita jokatuko dute

EITB MEDIA

Bi futbolariak talde babazorroko jokalariak izango dira 23-24 denboraldiaren amaierara arte.

  • Jon Karrikaburu. Argazkia: EITB Media

    Jon Karrikaburu. Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alex Sola eskuin hegaleko jokalariak  eta Jon Karrikaburu aurrelariak Alavesen jokatuko dute denboraldia amaitu arte, Realak utzita.

Izan ere, Alvaro Odriozolaren fitxaketak Solaren lagapena ekarri du, talde txuriurdinak Hamari Trarore eskuin hegaleko jokalaria ere kontratatu baitu uda honetan. Jon Karrikaburu aurrelariak, bere aldetik, minutuak bilatuko ditu Alavesen.

Jon Karrikaburuk 2022-23 denboraldian egin zuen debuta lehen taldearekin hamabi partida ofizialetan (Santander Ligako sei, UEFA Europa Leagueko lau eta Errege Kopako bi), eta bigarren itzulian Leganesen utzita amaitu zuen denboraldia.

Bestalde, Alex Sola jokalaria txuri-urdinen harrobian trebatu zen eta 2019an egin zuen debuta Donostiako lehen taldearekin. Urte horretan bertan, CD Numanciara joan zen utzita, 2022an Realeko lehen taldean behin betiko sartzeko.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    28 Zuzenean 17:30 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Zabaleta vs Altuna III

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena