11:11

Reala

FITXAKETA

Realak ofizial egin du Andre Silvaren fitxaketa

A. A. | EITB MEDIA

Aurrelari portugaldarrak utzita jokatuko du Donostian datorren denboraldian, eta talde txuri-urdinak jokalaria erosteko aukera izango du.

0:30
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Realak ofizial egin du asteazken honetan Andre Silva aurrelari portugaldarrak utzita jokatuko duela talde txuri-urdinean datorren denboraldian.

Silvak ez du arazorik izan osasuna azterketa gainditzeko, nahiz eta aurreko denboraldiaren amaieratik jokatu ezinda dagoen lesioa bategatik. Beraz, litekeena da prest egotea denboraldiaren hasierarako.

Jokalari portugaldarra Leipzigen aritu da azken bi denboraldietan 26 gol sartuta. Dena den, horren aurretik Eintrachten jardun zuen maila aparta emanda (45 gol bi denboralditan). Aurrekari horrek baikortasun handia ematen die zale txuri-urdinei, Imanol Alguacil jokalariak dituen gaitasunak zukutzeko gai bada.

Portugaldarra Alexander Sorloth norvegiarrak utzitako hutsunea betetzeko iritsi da Donostiara. Izan ere, aurrelari norvegiarrak Vila-realekin sinatu zuen kontratua datozen bost denboraldietarako joan zen astean, azken bi sasoietan Imanolen aginduetara jokatu ondoren, Leipzigek utzita ere, eta nahiz eta Realak hura fitxatzeko interesa agertu zuen.

Andre Silva Portorekin iritsi zen goi-mailara, eta, horrez gain, Milan, Sevilla, Eintracht eta Leipzigeko jokalaria ere izan da.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    12 11:00 - 11:30 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak (Getaria)
    09 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    12 12:00 - 14:00 TXIRRINDULARITZA | Itzulia Women: 3. etapa (Donostia - Donostia)
    12 14:00 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Bederatzigarren etapa
    12 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Altuna III vs Dario

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena