22:57

Reala

Fitxaketa

Realak Odriozola fitxatu du 2029ra arte

EITB Media

Donostiako kluba akordiora iritsi da Real Madrilek jokalari donostiarra fitxatzeko. Alvaro Odriozolak 2029ko ekainaren 30era arte sinatu du kontratua Realarekin.

  • Alvaro Odriozola

    Alvaro Odriozola. Argazkia: Reala

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Realak Alvaro Odriozola fitxatu du, klubak ostiral honetan, irailaren 1ean jakinarazi duenez. Hegaleko defentsa donostiarrak 2029ko ekainaren 30era sinatu du kontratua talde txuri-urdinarekin.

Hala, bada, Alvaro Odriozola etxera itzuliko da. 2017ko urtarrilaren 16an egin zuen debuta Realaren lehen taldearekin, eta 2018ko udan fitxatu zuen Real Madrilek. Hortaz, bost urte Donostiako taldetik kanpo eman ondoren itzuli da Realera.

Real Madrilen ez du asko jokatu. Ondorioz, 2020ko urtarrilean utzita jokatu zuen Bayern Munichen. Alemaniako taldearekin bost neurketa bakarrik jokatu zituen, eta Bayernek Bundesliga, Alemaniako Kopa eta Txapeldunen Liga irabazi zituen.

2020-2021 denboraldia Real Madrilen eman zuen, ezer gutxi jokatuta. 2021-2022 sasoian, aldiz, Fiorentina aritu zen utzita. Azken denboraldian, 2022-2023an, minutu gutxi izan ditu Real Madrilen. Kontratua zuen Madrilgo taldearekin 2024ko ekainaren 30era arte, baina, azkenean, ez du azken urtea beteko Realak fitxatu baitu.

 

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    27 Zuzenean 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Dario vs Laso

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena