Futbola
Errege Kopa
EITB MEDIA
Talde bizkaitarrak 4-0 galdu du Barbastroren aurka, eta nafarrek gol-zaparrada jaso dute Deportiva Mineraren aurka (5-0).
Tudelano eta Deportiva Mineraren arteko partida. Argazkia: CD Tudelano.
Amorebieta eta Tudelano Errege Kopatik at geratu dira ostegun honetan jokatu duten lehen kanporaketan. Talde bizkaitarrak porrot egin du Barbastroren zelaian, bigarren zatian jipoia jasota (4-0), eta nafarrak 0-2 galdu du Deportivo Mineraren aurka Tuteran.
Huescan jokatutako partidan, Amorebietak eta Barbastrok lehen zati oso parekatua jokatu dute. Bi taldeek aurkariaren areara hurbildu dira, baina ez dute arrisku larririk sortu ate aurrean.
Aitzitik, bigarren zatia beste istorio bat izan da, Amorebietaren zoritxarrerako. Etxeko taldeak aurrea hartu du Adria de Mesaren golari esker, eta hortik aurrera Barbastro nagusi izan da bigarren zati osoan. Hamar minutura, Andres Barrerak bi gol sartu ditu jarraian, bigarrena penaltiz, eta Mesak berak sartu du partidako azken gola.
Horrela, Amorebieta txapelketatik kanpo geratu da jipoia jasanda.
Zorte bera izan du Tudelanok, baina ez du aukerarik izan Deportivo Mineraren aurka. Beltranek eta Britosek aurretik jarri dituzte Cartagenakoak ordu erdirako (0-2).
Bigarren zatian gauzak okerrera besterik ez du egin. Tuterakoek gutxiago izaten jarraitu dute jokoan eta ez dute kanporaketa irabazteko tekla eskuratu. Verak, Perdomok eta Chuecosek sartu dituzte bigarren zatiko hiru golak (0-5).
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa