11:27

Futbola

Azken jardunaldia

LaLigak azken jardunaldiko ordutegiak moldatu ditu, ez dagoelako ezer jokoan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Euskal taldeei dagokienez, Osasunak, Realak eta Athleticek larunbatean jokatuko dute denboraldiko azken norgehiagoka; Alavesek, berriz, igande arratsaldean.

  • LaLigako 38. jardunaldiko ordutegiak

    LaLigako 38. jardunaldiko ordutegiak

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

LaLigak 38. jardunaldiko ordutegi berriak iragarri zituen igandean, denboraldiko azkenak. Taldeek ez dutenez ezer jokoan, ordutegia ez da bateratua izango.

37. jardunaldiko emaitzak ikusita, Cadizek bigarren mailan jokatuko du datorren eta lehen zortzi sailkatuak erabakita daude, jardunaldi baten faltan. Hasiera batean, maiatzaren 25erako aurreikusi zituzten partida guztiak, 21:00etarako.   

Orain, ordea, lehen neurketa ostiral honetan, maiatzaren 24an, jokatuko dute Gironak eta Granadak, Montilivin; azkena, berriz, Sevilla-Bartzelona lehia izango da, Sanchez Pizjuan futbol-zelaian, eta igandean izango da, maiatzaren 26an, 21:00etan. 

Euskal taldeei dagokienez, Osasunak, Realak eta Athleticek larunbatean jokatuko dute, eta Alavesek, igandean.

38. JARDUNALDIKO PARTIDAK

-Ostirala, maiatzak 24

Girona-Granada (21:00etan)     
   
-Larunbata, maiatzak 25
   
Osasuna-Vila-real (14:00etan)
    
Reala-Atletico Madril (16:15ean)
   
UD Almeria - Cadiz (18:30ean)

Rayo Vallecano - Athletic (18:30ean)
 
Real Madril - Betis (21:00etan)
   
-Igandea, maiatzak 26
   
Getafe - Mallorca (14:00etan)   

Celta - Valentzia (16:15ean)    

Las Palmas - Alaves (16: 15ean)
      
Sevilla - Bartzelona (21:00etan)

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    19 22:20 - 00:45 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Erkiaga-Ibarluzea vs Olharan-Zabala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena