Osasuna
Data berria
EITB Media
Espainiako Futbol Federazioko Lehiaketa Epaileak erabaki du martxoaren 8an Miñarro Barçaren medikuaren heriotzarengatik atzeratu zen EA Sports Ligako 27. jardunaldiko partida, martxoaren 27an, ostegunean, jokatuko dela.
Sergio Herrera, Osasunako atezaina, Montjuiceko berdegunea uzten. Argazkia: EFE
Espainiako Futbol Federazioko (RFEF) Lehiaketa Epaileak astelehen honetan (martxoak 17) erabaki du EA Sports Ligako 27. jardunaldiko atzeratutako Bartzelona-Osasuna partida martxoaren 27an, ostegunean, jokatuko dela.
Blaugranen eta gorritxoen arteko norgehiagoka martxoaren 8an atzeratu zen, Miñarro Barçako lehen taldeko medikuaren heriotzarengatik. Orain, Espainiako Futbol Federazioko Lehiaketa Epaileak data berria ezarri du atzeratutako norgehiagoka hori berreskuratzeko.
Barçaren eta Osasunaren arteko atzeratutako partida jokatzeko data berri honek aldaketa eragingo du martxoaren 28an gorritxoek Athleticen aurka San Mamesen jokatzea aurreikusita zegoen datan; euskal derbia dataz adatuko da.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa