Osasuna
Alegazioak
EITB Media
Nafarroako klubak helegitea aurkeztu du UEFAren Apelazio Batzordean. Futboleko Europako erakunde nagusiko Etika, Diziplina eta Kontrol Batzordeak Osasuna Konferentzia Ligatik at uzteko gomendioa egin zuen, eta klubak ahalegin guztiak egingo ditu Europako 3. txapelketan lehiatzeko.
Osasunako jokalariak, Rayori Vallecasen sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE
Osasunak helegitea aurkeztu zuen UEFAren Apelazio Batzordean, ostiralean, ekainaren 30ean, Europako futboleko erakunde nagusiak taldea Konferentzia Ligatik at uzteko erabakia aldatzeko helburuarekin.
Izan ere, UEFAren Etika, Diziplina eta Kontrol Batzordeak Osasuna Konferentzia Ligatik at uztea gomendatu zuen klubak 2013-2014 denboraldiko partida batzuetan egindako iruzurrarengatik.
Hala, bada, UEFAk iritziz aldatzen ez badu, Osasunak Kirol Arbitrajeko Auzitegira joko du, nahiz eta helburua lortzea oso zail izango duen. Dena den, Kirol Arbitrajeko Auzitegiak Osasunari arrazoia ez ematekotan, klubak ez du baztertzen justizia arruntera jotzea.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa