14:23

Athletic club

Sevilla vs Athletic

Aitor Paredes azken orduko baja da, lesio muskular baten ondorioz

Agentziak | EITB MEDIA

Valverdek Ander Izagirre Bilbao Athleticeko erdiko atzelaria sartu du zerrendan haren ordez. Sancetek eta Vivianek euren errekuperazio prozesuekin jarraitzen dute.

  • Aitor Paredes, Bartzelonaren aurkako partida batean. Argazkia: Efe.

    Aitor Paredes, Bartzelonaren aurkako partida batean. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Aitor Paredes Athleticek igandean Sevillan jokatuko duen partidarako deialditik kanpo geratu da lesio muskular baten ondorioz.

Dani Vivian eta Oihan Sancet ere ez daude 22 jokalariz osatutako zerrenda horretan, oraindik lesionatuta jarraitzen dutelako.

Erromaren aurkako partidan, Valverdek Paredes zelaitik atera zuen molestia batzuk zituelako. Athleticek zabaldutako osasun-txostenaren arabera, atzelari zuri-gorriak lesioa du "eskumako zangoko erdizurdazko muskuluan".

Valverdek Ander Izagirre Bilbao Athleticeko erdiko atzelaria sartu du zerrendan Paredesen ordez, "kontzentrazio maila oso altua, sendotasuna eta jokoa" duen jokalaria, entrenatzailearen esanetan.

Europa Ligako partidaren deialdiarekin alderatuta, Yeray Alvarez ere zerrendan dago, eta harrobiko Aimar Duñabeitia eta Aingeru Olabarrieta kanpoan geratu dira.

Ondorioz, honako hau da Valverderen zerrenda, igandeko partidari begira: Unai Simon, Julen Agirrezabala, Andoni Gorosabel, Yeray Alvarez, Mikel Vesga, Alex Berenguer, Iñaki Williams, Nico Williams, Alvaro Djalo, Gorka Guruzeta, Unai Nuñez, Iñigo Lekue, Iñigo Ruiz de Galarreta, Yuri Berchiche, Oscar de Marcos, Unai Gomez, Maroan Sannadi, Mikel Jauregizar, Beñat Prados, Peio Canales, Adama Boiro eta Ander Izagirre.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.

    Ez dago zuzenekorik

      Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen