Athletic club
Lesioa
EITB MEDIA
Horrenbestez, Ernesto Valverde entrenatzaileak partidaren amaieran giharretako arazoaz esandakoa baieztatu da, oso zaila ikusten baitzuen erdiko atzelaria itzuliko partidarako prest egotea.
Dani Vivianek min hartuta utzi zuen zelaia. Argazkia: Athletic Club.
Dani Vivianek lesio moderatua du eskuin hankako bizeps femoralean, Bilboko taldeak ostiral honetan jakinarazi duenez. Erromaren aurkako Europa Ligako partidaren lehen zatian ordezkatu behar izan zuten Athleticeko jokalaria.
Horrenbestez, Ernesto Valverde entrenatzaileak partidaren amaieran giharretako arazoaz esandakoa baieztatu da, oso zaila ikusten baitzuen erdiko atzelaria itzuliko partidarako prest egotea.
Vivian partidaren 23. minutuan ordezkatu behar izan zuen Aitor Paredesek, eta "bilakaeraren zain" geratu da.
Aurreikuspenen arabera, jokalaria, gutxienez, bi jardunaldi barruko Ligako etenaldira arte izango da baja, eta, beraz, galdu egingo ditu Athleticek igandean San Mamesen Mallorcaren aurka eta zazpi egun geroago Sanchez Pizjuanen Sevillaren kontra jokatuko dituen Ligako partidak, eta ostegunean Bilbon Erromaren aurka jokatuko duen Europa Ligako itzulikoa.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa