08:34

Athletic club

EA Sports Liga

Julian Alvarezek Athleticen defentsa ona zapuztu du (1-0)

I. G. | EITB MEDIA

'Lehoiek' Metropolitanon irabazi ezinik jarraitzen dute, Atletico Madrilen aurka galduta porrotik gabeko 16 jardunaldiko bolada ona hautsi ostean.

  • Julian Alvarezek sartu du gol bakarra. Argazkia: EFE.

    Julian Alvarezek sartu du gol bakarra. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athleticek porrotik gabeko 16 jardunaldiren bolada ona hautsi du, Atletico Madrilen aurka 1-0 galduta larunbat honetan Metropolitanon jokatu den EA Sports Ligako 26. jardunaldiko partida. 'Lehoiek' ondo eutsi diote partidako lehen orduari, baina Julian Alvarezen golak esku-hutsik geratzea eragin du.

Madrilgo taldea agintzen hasi da, oso eroso jokatuz aurkariaren zelaian, eta lehoiek euren defentsa ondo kokatu dute area barruan atea babesteko. Horrela, Le Normandek lehen sustoa eman du korner batean buruz egindako erremate batekin.

Bilboko taldeak erreakzionatu egin du, eta erasotzera animatu da. Kontraeraso azkar batean, Williams bakarrik heldu da Oblaken aurrera, baina ez du jaurtiketarekin asmatu eta etxekoen atezainak gola sartzea eragotzi du. Ruiz de Galarretak ere markagailua irekitzeko aukera ona izan du, Unai Gomezek atzera pasea eman ostean, baina horren jaurtiketak defentsa batekin egin du topo lehenik eta aldaratzea kanpora joan zaio.

Atleticok denbora gutxi behar izan du berriro agintea hartzeko, eta Unai Simonen ateari eraso dio. Dena den, Valverderen taldea blokean defendatu da, eta atezainak jardun behar izatea saihestu du. Etxekoen jokaldi bakoitzak bisitarien hainbat defentsa topatu ditu aurretik.

Minutuek aurrera egin ahala, hutsuneak agertu dira defentsetan, eta Williams anaiek aukera bana izan dute arriskua sortzeko, baina esku-hutsik joan dira atsedenaldira.

Bigarren zatian, lehen abagune argia Berenguerrek izan du, area barruan erdiraketa bat jaso ostean, baina, lehen zatian bezala, Oblakek gelditu egin du jaurtiketa.

Erasoan indarra irabazteko asmoz, Valverdek Guruzeta eta Prados zelairatu ditu Unai Gomezen eta Ruiz de Galarretaren ordez. Azken horrek ezingo du Mallorcaren aurkako partida jokatu 5. txartel horia ikusi baitu Atleticoren aurkako partidan.

66. minutura arte eutsi dio etxekoen erasoari bisitarien harresiak. Llorentek pase bikaina eman dio Julian Alvarezi, eta honek Unai Simon gainditu du ukitu duen lehen baloian (1-0).

Correa abantaila handitzeko zorian egon da, baina Bilboko taldearen atezaina bikain aritu da Atleticoren bigarren gola eragozteko.

Athleticek partida berdintzeko aukera argia izan du gero, baina zortea ez du alde izan. Pradosek zutoinera bidali du baloia buruz, eta aldaratzean Williamsek langa jo du. Bost minutu igaro aurretik, falta batean baloia jaso ostean, Iñakik berriro jaurti du langara.

Bisitariak azken unera arte saiatu dira, baina ezin izan dute golik egin, eta, ondorioz, Athleticek galdu egin du ia bost hilabeteren ondoren.

Fitxa teknikoa:

1 - Atletico Madril: Oblak; Molina, Le Normand, Lenglet, Galan; Giuliano (Llorente, 58. min), De Paul, Barrios (Giménez, 67. min), Lino (Gallagher, 58. min); Griezmann (Correa, 62. min) eta Sorloth (Julian Alvarez, 58. min).

0 - Athletic Club: Unai Simon; Gorosabel (De Marcos, 77. min), Vivian, Yeray, Yuri; Galarreta (Prados, 63. min), Jauregizar (Vesga, 81. min); Iñaki Williams, Berenguer (Maroan, 77. min), Nico Williams; eta Unai Gomez (Guruzeta, 63. min).

Gola: 1-0, 66. min: Julian Alvarez.

Epailea: Gil Manzano. Txartel horia atera die Sorloth, Galarreta, Gorosabel eta Yeray jokalariei.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    15 Zuzenean 11:15 - 11:45 ''HELMUGA'' saioa
    23 Zuzenean 12:00 - 14:00 PILOTA | Emakume Master Cup: Binakako Txapelketa
    23 16:00 - 17:15 HERRI KIROLAK | Goma gaineko sokatira finala (580 kg mistoak)
    23 17:05 - 20:00 PILOTA | Buruz Burukoaren atarikoa: Mata vs Murua
    23 18:00 - 20:30 EHF EUROPA LIGA | Final-laurdenak: Super Amara Bera Bera vs HSG Blomberg-Lippe

      Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen