18:30

Athletic club

Erromako istiluengatik

UEFAk Athletic zigortu du isun ekonomikoarekin eta kanpoko partidetarako sarrerak saltzeko debekuarekin

EITB Media

Klubak 30.000 euroko isuna ordaindu beharko du Europa Ligako Erromaren aurkako partidako istiluengatik. Momentuz, ez da indarrean sartuko etxetik kanpoko neurketetarako sarrerak saltzeko debekua. Beste norgehiagokaren baten istiluak baleude, debekua gauzatu egingo da.

  • Athleticko zaleen gunea Erromako Olinpikoan

    Athleticko zaleen gunea Erromako Olinpikoan, bengalak piztuta. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

UEFAk 30.000 euroko isuna ezarri dio Athletici Europa Ligako Erromaren kontrako neurketan Italiako hiriburuko Estadio Olinpikoan gertatutako istiluengatik. Horrez gain, hurrengo bi urteetako Europako beste neurketaren baten istiluak errepikatzekotan, klubak debekatuta izango luke kanpoko neurketetarako sarrerak saltzea zaleei.

Zigorra Erromako Estadio Olinpikoan izandako istiluen ondorioa da. Harmailetatik, Athleticen zaleen gunetik, bengalak piztu ziren, eta, objektuak eta bengalak jaurti ziren. Itxura batean, liskar gehiago egon ezean, kanpoko partidetarako sarrerak saltzeko debekua ez da indarrean sartuko.

Bestalde, klubak dagokion informazio guztia duenean, publiko egingo ditu istilu horietan identifikatutako pertsonen aurka hartuko dituen neurriak, eta, era berean, dagozkion legezko ekintzak gauzatuko ditu isunaren zenbatekoa erantzuleei jasanarazteko.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena