Athletic club
ERREGE KOPA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Talde bilbotarrak Atletico Madrilen aurka jokatuko du Errege Kopako finalerdietako itzuliko partida.
Athleticeko hainbat jokalari, Bartzelonaren aurkako kanporaketan. Argazkia: EFE.
Athleticek ostegunean jokatuko du Errege Kopako finalerdietako itzuliko partida, taldearen 40. finala lortzeko asmoarekin. Gainera, azken 15 urteetako seigarrena izango litzateke.
Orain arte jokatutako 39 finaletatik, 23 garaipen lortu ditu taldeak: 1903, 1904, 1910, 1911, 1914, 1915, 1916, 1921, 1923, 1930, 1931, 1932, 1933, 1943, 1944, 1945, 1950, 1955, 1956, 1958, 1969, 1973 eta 1984koa. Azken honen 40. urteurrena ospatuko da maiatzaren 5ean.
Athleticek, gainera, 1902ko Koroatze Kopako finala ere aldarrikatzen du. Bizcaya izenarekin lortu zuen eta Athletic Museoan erakusten da. Horrez gain, Bizcaya taldea 1907an txapeldunorde geratu zen.
Azken urteotan, talde bizkaitarrak bere kopako tradizio historikoa berreskuratu du; izan ere, ostegunean Katedralean ebatziko da Kopako finalera joango diren Lehoiak, zuri-gorrien bosgarren finalaurrekoa jarraian izanik ostegunekoa.
Bost final jokatuta, azken 15 urteetan presentzia handiena izan duen bigarren taldea da, Bartzelonaren (10) atzetik eta Real Madrilen (4) aurretik. Bilbotarrei segika, Sevilla (3), Atletico Madril eta Valentzia (2) daude. Eta azkenik, Alaves, Betis, Real Sociedad, Osasuna eta Mallorca, bakoitza final batekin.
Hurrengo zuzenekoak
24 | 16:10 - 16:50 | PILOTA | Lau t'erdiko finalaren atariko saioa |
24 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Lau t'erdiko finala: Laso vs Etxeberria |
25 | 23:30 - 00:30 | AREA TXIKIA | Athletic Club vs Reala partidako laburpena |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa