Alaves
Jokalari berria
Agentziak | EITB MEDIA
Jokalaria Atletico Madrilen harrobian hazitakoa da, eta Mirandesen jokatu zuen joan den denboraldian, 15 gol sartuta.
Carlos Martinen fitxaketa iragartzeko Alavesek erabilitako irudia
Carlos Martin aurrelariak Alavesen jokatuko du Atletico Madrilek utzita, bi kluben arteko akordioaren ondorioz. Horrela, babazorroek aurrelari bat gehiago izango dute 2024-25 denboraldian.
Martinek Hypermotion Ligan jokatu zuen Mirandesekin aurreko denboraldian, eta 15 gol egin zituen.
Atletico Madrilen hazitako jokalariak 22 urte ditu, 1,80 metroko altuera eta maila ona eman du azken urteetan.
2022-23an 20 gol lortu zituen Atletico Madrilen bigarren taldearekin jokatutako 38 partidatan, eta bere jokoa erabakigarria izan zen talde koltxoneroa Lehen RFEFra igotzeko.
Carlos Martin EA Sports Ligan aritutakoa da, debuta egin baitzuen Diego Pablo Simeoneren eskutik. Espainiako 21 urtez azpiko selekzioan ere jokatu du.
Futbolaria lehenbailehen jarriko da lanean Luis Garcia Plazaren aginduetara.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa