Alaves
GAURTIK AURRERA
EITB MEDIA
Gasteizko taldeak elastiko txuri-urdin berria estreinatuko du, eta ikurrinaren koloreak erabiliko ditu bigarren ekipamendurako.
Alaveseko kamiseta berriak. Argazkia: Alaves
Alavesek Lehen Mailara itzuliko den denboraldian erabiliko dituen elastiko berriak plazaratu ditu. Jantzi berriak % 100 birziklatutako materialarekin eginak daude.
Urdinak eta zuriak jarraitzen dute izaten lehenengo ekipazioko koloreak, marra bertikal klasikoak errespetatuta, baina marra urdinak zuriak baino zabalagoak dira. Horrez gain, kamisetak pikodun lepoa darama.
Bestalde, kolore berdea, xehetasun gorri eta zuriekin, da protagonista Gasteizko taldeak bisitari gisa jokatuko dituen partidetako elastikoan.
Jantzi berriak eskuratzeko asmoa duten zaleek, gaurtik aurrera izango dute aukera erosteko Baskonia-Alaves Store dendan.
Hurrengo zuzenekoak
06 | 20:00 - 22:00 | SASKIBALOIA | Europe Cup: Bilbao Basket vs Kutaisi |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa