Alaves
Ez du klubean jarraituko
EITB MEDIA
Aurrelariak bi denboraldi eman ditu Gasteizko klubean; horietan, bi aldiz jokatu du, utzita, Belgikako Ligako Sint-Truiden taldean.
Taichi Harak Kyoto FC taldean jokatuko du aurrerantzean. Argazkia: Alaves.
Taichi Hara aurrelariak ez du Alavesen jarraituko, eta Kyoto FC taldeak fitxatu du, astelehenean Gasteizko klubak jakitera eman duenez. Hala, aurrelari japoniarra bere sorterrira bueltatuko da, Arabako taldean bi denboraldi emanda.
Hara NK Istra taldetik iritsi zen Alavesera, 2021ean, eta bi aldiz jokatu du, utzita, Belgikako Ligako Sint-Truiden taldera. 2022-23 denboraldiko lehen hilabeteetan, Alavesen aritu zen, eta bi gol sartu zituen: bata, Lugoren aurka; bestea, Lleidaren kontra, Kopako lehen kanporaketan.
Neguko merkatuan, baina, berriro irten zen taldetik, utzita, Belgikako taldera, urtarrilean Asier Villalibre Alavesera heldu baitzen. Orain, jokalariak Alavesekin izan duen harremana amaitu egin da, eta Japoniara itzuliko da; Gasteizko klubak "zorterik onena" opa dio, hemendik aurrera ibiliko den taldean.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa