Alaves
BELGIKATIK ITZULI DA
Agentziak | EITB Media
Belgikako Sint-Truiden taldean utzita egon ostean, Hara Alavesekin entrenatzen hasi da, nahiz eta ezin izango dituen denboraldi honetako azken partidak jokatu.
Taichi Hara entrenando con el Alavés nuevamente. Foto: @Alaves.
Albisteak (2)
Alavesen osteguneko entrenamenduan Belgikatik bueltatu den Taichi Hara izan da berritasuna. Sint-Truidenen denboraldi batez utzita egon ostean, japoniarra Gasteizera itzuli da. Jupiler Pro Leaguen, Belgikako Lehen Mailan, aurrelariak 8 gol sartu ditu 28 partidatan, baina bere taldea ez da play-offetara sailkatu eta utzita egoteko epea bukatu zaio.
Ondorioz, Hara Euskal Herrira bueltatu da Alavesekin entrenatzeko eta erritmoa mantentzeko. Hala ere, denboraldi honetan ezin izango ditu Santander Ligako azken partidak jokatu.
Hurrengo zuzenekoak
16 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Lau t'erdiko Serie B Finala: Bakaikoa vs Larrazabal |
17 | 23:00 - 01:00 | BOXEOA | Espainiako Txapelketak |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa