Faktoria
BC3ko ikerlaria
BC3ko ikerlari eta ekonomialari ekologikoak ezinbesteko jo ditu eraldaketa sakonak eta uste du horretarako, gobernantza moduak ere aldatu beharko direla. Ingurumen krisiak erabat lotuta baitaude ekonomia eta gizarte krisiekin.
IPBES panelak NEXUS eta TRANSFORMATIVE CHANGE txostenak kaleratu ditu bioaniztasunaz eta ekonomiaz.
Unai Pascual BC3ko ikerlaria eta ekonmialari ekologikoaren hitzetan, "eraldaketa" da hitza.
Eraldaketa sozioekonomikoak ezinbestekoak dira klima aldaketari, bioaniztasunaren galerari eta hauen ondorioei aurre egiteko. Nazio Batuen biodibertsitatea paneleko zientzialariak (IPBES) aspalditik ari dira ohartarazten urgentziazko egoera batean gaudela, klima aldaketari eragiteko lehioa txikitzen ari dela baina agintari eta politikoen erantzuna urria izan da orain arte. Gabon aurretik Nazio Batuen Erakundeak kaleratuta azken bi txostenek (Nexus eta Transformative Change) ekonomiari erreparatu diote eta zenbakitara ekarri dituzte ondorioak ,arazoa berbera izanda ere, "narratiba aldatuz" agintarien, enpresen eta herritarren arreta bereganatzeko ahaleginean: lurra salbatzeko borrokak 10 biloi dolar sor litzazke negozio berrietan eta ia 400 milloi lanpostu sortu mundu zabalean 2030 urtea bitarte adierazi dute. Neurririk hartu ezean 10 eta 25 billoi dolar artekoak izan litezke galerak.
2030. urte arteko epea azpimarratzen dute bai zientzialariek. Aurreti neurrirIk hartzen ez bada ekosistemen kolapsoa sahiestezina litzateke eta horiek eragindako hondamendiari aurre egitea, orain neurriak hartzeko behar denaren bikoitza kostatuko zaigu. Izan ere naturari egindako kalteak ekonomian eragin zuzen zuzena iznago du. Unai Pascual BC3ko klima aldaketarako ikerketa zentroko ikertzaileak azpimarratu du "Faktoria"n, mundu mailako barne produktu gordinaren erdiak gutxienez naturarekin lotura zuzena duela eta "tristea dela behin eta berriz errepikatu behar izatea, naturari kalte egiten badiogu, aberastasunasortzeko ahalmenari kalte egiten diogula".
Merkataritza eta harreman politika berriak diseñatu behar dira natura ere kontutan izango dutenak, eta hor kritiko hitzegin du Unai Pascualek Europa eta Mercosurren arteko azken akordioen aurrean, agian ekonomia hauspotuko duelako, "ibilgailuen ekoizpena europan eta sojarea Brasil eta Argentinan hona ekartzeko adibidez baina CO2 isuriak gehituz"
150 herrialdek baino gehiagok onartu eta sinatu dituzte Nazio Batuen Erakundearen txostenak. Horrek esan nahi du bere egiten dituztela ohar eta gomendioak baina politika zehatzak finkatzea falta da, anbizioa eta akzioa Unai Pascualen esanetan (eta herritarren erantzukizuna da horren aurrean presio egitea). 70 aldaketa baino gehiago proposatzen dituzte Nazio Batuen Erakundeko azken bi txostenek eta orain herrialde bakoitzeko gobernuek euren esparrura eraman beharko lituzkete.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2025/04/26
#-goizak_gaur_ab-# 31:29
2025/04/26
Amarauna 175:19
2025/04/26
Landaberri 54:27
2025/04/26
Goiz kronika asteburua 65:30
2025/04/26
Goiz kronika asteburua 60:02
2025/04/25
zidorrean 53:36
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa