Faktoria
Bingen Zupiria
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak adierazi du Pedro Sanchezi egindako eskariek ez dutela oraindik erantzunik jaso.
Bingen Zupiria
Informazio gehiago (2)
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak "Faktoria"n esan du ez dagoela modurik maiatzaren 10etik aurrera zer gertatuko den erantzuteko, Pedro Sanchezi egindako eskariek ez dutela oraindik erantzunik jaso: “Egoerak asko kezkatzen gaitu”.
Jaurlaritza ahalegina egiten ari da maiatzaren 9aren ondoren ere, alarma egoera bukatutakoan, erabakiak bermatuko dituen babes legala edukitzeko baina gaur gaurkoz, eskenatoki hori zein izango den argitzerik ez dagoela adierazi du Bingen Zupiria Jaurlaritzaren bozeramaileak. Lehendakariak Pedro Sanchezi alarma egoera luzatzeko igorri zion eskutitzak oraindik ez duela erantzunik jaso jakinarazi du sailburuak eta gaineratu du Jaurlaritzaren kezka areagotzen ari dela: "Ez daukagu modurik maiatzaren 10etik aurrera zer gertatuko den erantzuteko". Zupiriaren arabera, "argi dago datozen hilabeteetan ere oinarrizko arau batzuk beharko ditugula eta herritarrei adierazi egin behar diegu zein modutan eta zein esparrutan bete beharko dituzten arau horiek". "Baina uste dut", iritzi dio, "maiatzaren 4a baino lehen ez dugula argituko".
"EAEko neuriak oso gogorrak dira"
Zupiriak defendatu egin du Aste Santuaren atariko malgutzea eta berretsi du Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dauden neurriak oso gogorrak direla. Egoera epidemiologikoaren bilakaera zein den ikusita guztiz agertu da kirol ikuskizunak ikusleekin egitearen aurka. “Futbol zelaian 15.000 lagun sar litezke segurtasunez”, esan du, “baina ez dago bermatzeko modurik sarrera eta irteeerak txukun egiteko. Eta ez dago futbol zelaiaz kanpo beti egoten diren pilaketak eragozteko”.
Alde horretatik, bereizi egin nahi izan ditu kultur ikuskizunetatik. Azpimarratu du ekainaren 1etik kultur ikuskizunak etenik gabe egiten ari diren Europako herrialde bakarra dela Euskal Herria eta egoera epidemiologikoak ahalbidetzen badu, aforoak malguntzea baliteekela erantsi du. Love of Lesbianen kontzertu esperimentalaren emaitzak ikusita halako kontzertu jendetsurik aurre ikusten duen galdetuta, ordea, erantzun du aukera hori “oso urruti” ikusten duela.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/23
zidorrean 52:30
2024/12/23
Katedra 53:50
2024/12/23
Arratsean 52:48
2024/12/23
Mezularia 67:08
2024/12/23
Baipasa 175:58
2024/12/23
Kantu Kontari 56:32
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa