Katedra

Aurkezleak : Kepa Iribar

Astelehenetan, 21:00etatik 22:00etara

Pilotari buruzko informazioa, Kepa Iribarren eskutik.
1 / 40 Hurrengoa
Miren Larrarte: Emaitzak ona, baina taldekideekin bidaian bizi izandako esperientzia da onena

Miren Larrarte: "Emaitzak ona, baina taldekideekin bidaian bizi izandako esperientzia da onena"

Pilotari bidaniarra Euskal selekzioarekin aritu da Europako txapelketatan Freixon (Portugal). Urrezko hiru domina eskuratu dituzte emakumezkoek.
Ruiz de Infante: Gogorra izan zen finalerdia, une batean ihes egingo zigula uste nuen

Ruiz de Infante: "Gogorra izan zen finalerdia, une batean ihes egingo zigula uste nuen"

Leire Galeanorekin batera Ados Pilota klubaren binakakoan finalera urratsa egin du asteburuan.
Final laurdenetako ligaxkaz eta Peio Etxeberria txapelketatik kanpo utzi izanaz

Final laurdenetako ligaxkaz eta Peio Etxeberria txapelketatik kanpo utzi izanaz

Abel Barriolak, Aitor Zubieta, eta Iker Irribarria eskuz banakakoari buruz. Ainhoa Ruiz de Infante Ados Pilotaren txapelketari buruz. Miren Larrarte Euskal Selekzioak Portugalen jokaturiko Europako txapelketaz.

Katedra (2024/03/25)

Katedra (2024/03/25)

Katedra, pilotazaleen saioa, Kepa Iribarrek gidatuta.
Iñaki Urrutia: Iazko arantza atera ahal izan dut, pozik nago jokatutako finalarekin

Iñaki Urrutia: "Iazko arantza atera ahal izan dut, pozik nago jokatutako finalarekin"

Armintzako atzelariak Urrezko Pala Pro zirkuituko finala irabazi du Dan Necolekin batera. Finaleko palistarik onenaren saria ere eman diote.
Enaitz Olaeta: Euskadiko Federazioa nazioartekoaren partaide izateko bozketa aurten izatea espero dugu

Enaitz Olaeta: "Euskadiko Federazioa nazioartekoaren partaide izateko bozketa aurten izatea espero dugu"

Aurreko udaran bozkatu gabe geratu zen Euskadiko Pilota Federazioa nazioartekoaren partaide izatea. Ordutik lanean ari da federazioa atzerrikoekin harremanak estutzeko. Urtea amaitu aurretik gai hori jorratu daitekeenaren itxaropena dute.
Hiru final: Eskuz Binakakoa, Emakume Master Cup eta Urrezko Pala Pro

Hiru final: Eskuz Binakakoa, Emakume Master Cup eta Urrezko Pala Pro

Altuna/Martija bikotea finalerako sailkatu izana aztertu dugu tertulian Iker Irribarriarekin, Abel Barriolarekin, eta Aitor Zubietarekin. Arrasaten igandean jokaturiko Emakume Master Cup txapelketako finaleko protagonistak entzun ditugu. Asier Orue Innpalako teknikariak Urrezko Pala Pro txapelketako finalak eman dezakeena aztertu digu.
Euskal Jai pilotalekua berritzeko proiektua eta tertulia

Euskal Jai pilotalekua berritzeko proiektua eta tertulia

Eskuz binakakoa azken txanpan sartu da eta tertulian aztertu dugu Iñaki Izarekin, Patri  Espinarrekin, eta Mikel Idoaterekin. Ondoren, Jon Oiartzun Nafarroako Federazioko kideak Euskal Jai Uharteko frontoia berritzeko dagoen proiektua xehetu digu. Azkenik, Aitor Erauzkin Euskadiko Federazioko kirol zuzendariak kluben arteko Euskal Herriko txapelketaren finalei buruz hitz egin digu.

Iñigo Aldekoa: Oso erabilgarria da plastikozko zesta, eta merkea, hori behar dute gazteek eta klubek

Iñigo Aldekoa: "Oso erabilgarria da plastikozko zesta, eta merkea, hori behar dute gazteek eta klubek"

Plastiko birziklatuarekin egindako zestak azaroan aurkeztu zituzten. Lehen hilabeteak igarota, erabiltzaileen iritziak jasotzen hasi dira.
Eskuz binakako finalerdien azterketa eta gaztetxoentzat plastikozko zestak

Eskuz binakako finalerdien azterketa eta gaztetxoentzat plastikozko zestak

Eskuz binakako txapelketan finalerdiak nola geratu diren aztertu dugu tertulian Abel Barriolarekin, Oier Zearrarekin, eta Iraitz Olaetxearekin. Erika Mugartegi puntista Winter Women txapelketari buruz. Iñigo Aldekoa birziklaturiko plastikoz egindako zestari buruz. Larunbatean Galarretan jokatu zen Masterreko finala ere gogoratu dugu.

1 / 40 Hurrengoa

Irratia zuzenean

emanaldi bereziak

Pilota albisteak

Euskadi Irratia Twitterren

Programazioa Apirilak 19

Gehiago ikusi

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena