10:41

Faktoria

Miren Basaras mikrobiologoa

'Norberaren kontzientziak ikusi behar du familia arriskuan jarri nahi duen ala ez'

Miren Basaras mikrobiologoaren ustez, datu epidemiologikoak ez dira onak oraindik, eta Gabonetara begira, familia unitate gutxi elkartzea eta leihoak zabalik izatea izango da funtsezkoa.

  • Miren Basaras mikrobiologoa

    Miren Basaras mikrobiologoa

    14:02 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Miren Basaras mikrobiologoak argi hitz egin du "Faktoria"n: 'datu epidemiologikoak kezkagarriak dira, ez dira onak, mugatik jaitsi gara baina, 400 inguruan gabiltza'. EHUko mikrobiologoaren ustez, Gabonak data bereziak izanik, neurrien malgutzea egin nahi da baina, zer-pentsatua eman diote atzo LABIren aholku batzordeak egin zituen propsamenak: 'datuak ez dira onak, familia artean bagaude horrek arriskua dakar eta bakoitzaren kontzientziak ikusi beharko du, senidea karriskuak jarri nahi dituen ala ez'

Basarasen hitzetan ez dago 'zenbaki magikorik'. 6 edo 10 lagun elkartu, argi dagoena da zenbat eta gehiago elkartu, kutsatze arriskua handitzen da. Gakoa dena den, 'familia unitatea da'. Zenbat etxeetakoak elkartuko garen eta non elkartuko garen: 'etxe horiek, jangela horiek txikiak dira, ez da tokirik izaten denak egoteko. Funtsezkoa aireztatzea da. Etxe barruan, nahiz eta berogailua jarrita izan, leihoak irekita izan beharko genituzke aireztatzea bermatzeko'.

HIESA

Abenduaren 1a HIESaren aurkako eguna ere bada ,eta koronabirusaren txertoa lortzeko erabiltzen ari diren teknika batek, HIESaren botikak lortzeko balio dezake. Moderna eta Pfizer enpresek euren txertorako ARN molekula ikertzen ari dira. ARNren bitartez, HIESaren aurkako botikak lortzeko balio dezake baina, Miren Basaras mirkobiologoak gogoratu digu HIESarena zailagoa den ikerketa bidea dela, oso birus aldakorra delako.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena