EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

10:18

EAE-ko Hauteskundeak 2020

U12

Hauteskunde Batzordeak ez du arazorik ikusten Urkulluren eta Revillaren ekitaldian

agentziak | erredakzioa

Era berean, ez du uste atzeratu edo bertan behera utzi beharko litzatekeenik Transferentzien Batzorde Mistoaren bilera, kanpaina hasi baino ordu batzuk lehenagorako aurreikusita dagoena.

  • Revilla eta Urkullu, gaurko ekitaldian

    Revilla eta Urkullu, gaurko ekitaldian. ETBren bideo batetik hartutako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EAEko Hauteskunde Batzordeak ez du arazorik ikusten Iñigo Urkullu lehendakariak eta Miguel Angel Revilla Kantabriako presidenteak bi erkidegoen arteko mugikortasuna irekitzeko egin duten ekitaldian.

Elkarrekin Podemosek idatzi bat aurkeztu du Hauteskunde Batzordean gaurko ekitaldiak hauteskunde legea urra dezakeelako. Izan ere, hauteskundeak deitzen direnetik aurrera ezin da erakundeen komunikazio ekitaldirik edo publizitate kanpainarik egin.

Hala ere, EAEko Hauteskunde Batzordeak bart Gasteizen egindako batzarrean ebatzi du ezin dela ondorioztatu ekitaldiak "hauteskunde asmorik" duela, "COVID-19aren aurrean segurtasun eta babes neurriak bete behar direla kontzientziatzea" duelako helburu.

Bestalde, Hauteskunde Batzordeak EH Bilduren eskaera bat ere aztertu du. Koalizioak Transferentzien Batzorde Mistoaren bilera atzeratzea eskatu zuen, ekainaren 25ean egingo delako, kanpaina hasi baino ordu batzuk lehentxeago.

Hauteskunde Batzordearen arabera, ez du "nahikoa datu" ekitaldi horrek Hauteskunde Legea "urratzen" duela ondorioztatzeko.

EH Bilduk data aldatzea eskatu zuen, eta, aldatu ezingo balitz, "kautelazko neurriak" ezar zitzala Hauteskunde Legeak debekatzen duen "publizitate eta komunikazio kanpainaren eragina" galarazteko.

Hauteskunde Batzordeak gogorarazi duenez, legearen arabera, "hauteskundeak deitu eta egiten diren arte, botere publikoek ezin dute erakunde komunikazio edo publizitate kanpainarik egin, eta debekatuta dago botere publikoek antolatutako edo finantzatutako ekitaldiak egitea, lorpenak goratzeko bada".

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena