EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

15:00

EAE-ko Hauteskundeak 2020

Hautagaitzak

Alderdiek ekainaren 8ra arteko epea dute zerrendak aurkezteko

ERREDAKZIOA

Asteazken honetan abiatu dute hautagaitzak aurkezteko epea. Zerrenda ofizialak ekainaren 15ean egingo dira publiko.

  • Pertsona bat botoa kutxan sartzen.

    Pertsona bat botoa kutxan sartzen.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Uztailaren 12an Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan parte hartuko duten alderdi politikoek gaur hasi eta datorren astelehenera bitartean aurkeztu ahalko dituzte euren zerrendak, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hauteskundeetan parte hartu nahi duten alderdi politikoek, federazioek, koalizioek eta hautesle-elkarteek epe horretan aurkeztu beharko dute beharrezko informazio guztia hiru lurralde historikoetako hauteskunde batzordeetan.

Hautagaien zerrendak ekainaren 10ean argitaratuko dituzte Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Ondoren, lau eguneko epea irekiko dute irregulartasunak zuzentzea eskatzeko. Behin betiko zerrenda ofizialak ekainaren 15ean ezagutuko dira eta biharamunean argitaratuko dituzte Agintaritzaren Aldizkarian.

Uztailaren 12ko hauteskunde prozesuari buruzko informazio guztia hauteskundeak.eus atarian dago eskuragarri.

 

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena