EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

15:10

EAE-ko Hauteskundeak 2020

Apirilak 5

"Kanpainan baino" burua Zaldibarren eta koronabirusean duela esan du Urkulluk

Agentzia | Erredakzioa

Gasteizko Europa Jauregian kanpainaurreko ekitaldi politikoa egin du EAJk. Eusko Jaurlaritza "aste zailak" bizitzen ari dela onartu du lehendakariak.

  • Iñigo Urkullu EAJko lehendakarigaia. Argazkia: EFE

    Iñigo Urkullu EAJko lehendakarigaia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Zaldibarko luiziarekin eta koronabirusaren krisiarekin, "hauteskunde kanpainan baino" burua bi arazo horietan duela esan du Iñigo Urkullu lehendakariak, baina Euskadik bi krisiak gaindituko dituela ziurtatu du EAJko lehendakarigaiak.

EAJk zerrendak aurkeztu ditu ekitaldi batean. Eusko Alderdi Jeltzalea "indartsu eta garrantzitsuenean lanean" ari dela azpimarratu du Urkulluk, "benetako Euskadi" eraikitzeko, ez "mila dorre eta gaztelu".

Gasteizko Europa Jauregian kanpainaurreko ekitaldi politikoa egin du EAJk. Eusko Jaurlaritza "aste zailak" bizitzen ari dela onartu du lehendakariak, arazo "larri, gogor eta mingarriak" direlako.

"Lehentasuna Alberto eta Joaquin aurkitzea da", adierazi du lehendakariak. "Oraindik egiteko asko dago", eta "lortu arte egunez egun" lanean jarraituko dute, onartu duenez.

Nahiz eta zabortegi pribatu bat izan, Administrazio publikoa luiziak eragindako egoera konpontzeko lanean ari da, gogorarazi duenez.

"Lehentasuna Alberto eta Joaquin aurkitzea da"

Bestalde, koronabirusaren krisia hizpide izan du agintariak. "Ondorio larrienak sufritzen ari direnen atsekabea" ulertzen duela nabarmendu du buruzagiak. Urkulluren ahotan, EAEko Exekutiboa "baliabide guztiak jartzen" ari da egoerari aurre egiteko.

"Erantzukizun, profesionaltasun, konfiantza eta lasaitasunarekin erantzungo diogu beldur sozial globalari", adierazi du.

"Guztia ematen jarraituko dugu", agindu du lehendakarigai jeltzaleak. Urkulluren ahotan, EAJ "benetako Euskadi" eraikitzen ari den bitartean, "beste batzuek herri hau bakarka, edo gainerakoei betoak jarriz, eraiki nahi dute ala politika borroka etengabe bat bezala ulertuz".

Akordio anitzak lortzeko saiakeran, Gobernuak ez du nahi zuen guztia lortu, onartu duenez. Besteak beste, diru-sarrerak bermatzeko errenta, berdintasun eta etxebizitza politikak edo autogobernua aipatu ditu agintariak.

"Zintzotasunez" onartu ondoren, lau urteetan lortutakoa goraipatu du Urkulluk: Abiadura Handiko Trena amaitzeko eta transferentzien egutegia ezartzeko akordioak Espainiako Gobernuarekin, espetxe politika, Kontzertu Ekonomikoaren eguneratzea eta langabezia-tasa % 10aren azpitik kokatzea.

Azkenik, EAJ "euskal politikako gauza serio bakarra" dela argi utzi du Andoni Ortuzar EAJko presidenteak. Hautagaiak "atzamarrarekin" aukeratzen dituzten indar politikoak kritikatu ditu.

Era berean, ezker abertzalea kritikatu du Ortuzarrek: "nortasun krisi handia du, Euskadi nazio gisa aitortzen ez dutenekin" adostu behar baitu.

Beste alderdi batzuek, Podemosek esaterako, EAJ Eusko Jaurlaritzatik atera nahi dute, EH Bildurekin eta PSE-EErekin hiruko bat osatzeko bezalako proposamenekin, gaineratu duenez.

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena