EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

17:21

EAE-ko Hauteskundeak 2020

Apirilak 5

Mendiaren hitzetan, PSE-EEk "ezker baliagarria" ordezkatzen du

Agentzia | Erredakzioa

Buruzagi sozialistaren ahotan, "aukera handiak dira abertzaleen erruagatik" erakundeak "bandera, aberri eta lurralde kontuetan galtzeko".

  • Idoia Mendia PSE-EEko lehendakarigaia Barakaldon. Argazkia: EFE

    Idoia Mendia PSE-EEko lehendakarigaia Barakaldon. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak azaldu duenez, alderdi sozialistak "ezker baliagarria" eta Eusko Jaurlaritza funtzionatzea nahi duten "progresisten bilgunea" ordezkatzen du. Era berean, ohartarazi du aukera handiak direla "abertzaleen erruagatik" erakundeak "bandera, aberri eta lurralde kontuetan galtzeko.

Barakaldon informazio bulegoa ireki dute sozialistek. PSE-EEk EAEn 64 bulego zabaltzeko asmoa du. Horrela, herriko etxeen eta elkarte sozialisten egoitzen sarea osatuko dute.

Jose Antonio Pastor Legebiltzarreko bozeramaile sozialistak, Sonia Perez Turismo sailburuak, Ekain Rico Bizkaiko batzarkide sozialistak eta Alfredo Retortillo PSE-EE Programa idazkariak, besteak beste, Mendia lagundu dute ekitaldian.

Iragan legealdian sozialistek "euskal erakundeei emandako egonkortasuna" azpimarratu du Mendiak. Jaurlaritza "garrantzitsuan, herritarren kezketan, enpleguan eta gizarte zerbitzu modernoak bermatzeko" lanean aritzera bultzatu dutela gogorarazi du sozialistak.

"Ezker baliagarria, koherentea eta gobernukoa gara"

Hala ere, oraindik "XXI. mendeko erronkei" aurre egin behar dietela onartu du, eta horregatik, "erreformak prest utzi ditugu Gobernuan".

"Horretarako, sozialistak Gobernua funtzionatzea nahi duten progresista guztien bilgune izatea beharrezkoa da, erakundeak eraginkorrak izateko eta garrantzitsuenean lan egiteko, abertzaleen eta banderen liskarretan ez galtzeko", ohartarazi du.

Era berean, apirilaren 5eko hauteskundeetara begira, PSE-EE "alderdirik prestuena" dela uste du Mendiak, lehendakarigaia duela urte bat baino gehiago izendatu zutelako eta hauteskunde programa prestatzen hilabeteak eman dituztelako.

"Ezker baliagarria, koherentea eta gobernukoa gara. Zalantza handiko garaietan erakundeak garrantzitsuenean arreta jartzeko bermea gara", nabarmendu du.

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena