EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak
EAE-ko Hauteskundeak 2020
Apirilak 5
agentziak | erredakzioa
Urkulluk errepikatu egingo du, baina Arrizabalaga eta Tejeria lehenengo postura igo, eta bigarren eta hirugarren postuetara atzeratu dituzte Erkoreka eta Egibar, hurrenez hurren.
Urkullu, Arrizabalaga eta Tejeria. Argazkia: Efe
Iñigo Urkullu, Leixuri Arrizabalaga eta Bakartxo Tejeria izango dira apirilaren 5ean Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako zerrendaburuak, hurrenez hurren; beraz, aldaketa egongo da azken bietan.
Zerrendak gaur arratsaldean onartu ditu Asanblada Nazionalak, Sabin Etxean egindako batzarrean.
Urkullu, lehendakarigaia, 2016an ere Arabako zerrendaburu izan zen, baina beste bi lurraldeetan ezustekoa izan da.
Arrizabalagak eta Tejeriak lehenengo postuak hartu izanak belaunaldi aldaketa erakusten du, 2016an Josu Erkoreka eta Joseba Egibar beteranoak baitzeuden postu horietan, eta orain bigarren eta hirugarren dira.
Ezusteko handiena Arrizabalagarena izan da. 38 urteko abokatua Gatikako alkatea da, eta 2012tik dago Legebiltzarrean. Aurreko hauteskundeetan seigarren postuan joan zen Bizkaian, eta orain lehenengo lekura arte egin du jauzi.
Bakartxo Tejeria ezagunagoa da, 2012tik Legebiltzarreko presidente baita, eta aurreko hauteskundeetan bigarren postuan joan zen Gipuzkoan.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa