EITB Maratoia 2022, abenduaren 16an diru bilketa esklerosi anizkoitza kertzeko

EiTB MARATOIA

14:07

EiTB MARATOIA

EITB MARATOIA

Hemen da EITB Maratoiaren bideoklip solidarioa, Martin Urrutia, Leire Martinez eta elkarteetako ordezkariekin

EITB MEDIA

Hemendik At taldearen "Eskutitza" abestia du soinu-banda, eta keinu bat egiteko deia egiten dio gizarteari, eskuekin bihotzak osatzeko. Bizuma egiteko aukera, berriz, martxan da jada, 33478 zenbakian.

2:45
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Joan den ostiralean EITB Maratoiak kaleratutako Martin Urrutiaren eta Leire Martinezen irudiek arrakasta izan ondoren, jada oso-osorik dugu ikusgai "Eskutitza" abestiaren bideoklip solidarioa. Bi abeslari ezagunek euren ahotsak eta eskuak elkartu dituzte lankidetza artistiko berezi batean, eta gaixotasun kardiobaskularren elkarteetako hainbat kide ere batu zaizkie ekarpenera.

Hain zuzen ere, gaixotasun kardiobaskularrak dira EITBren 2024ko Maratoiaren kausa, eta urriaren 25ean aurkeztu du EITB Maratoiak bere kanpaina solidarioa, Bilbon egiten ari diren Osasun Kardiobaskularren SEC24 Kongresuan. Bizkaiko hiriburuko Euskalduna Jauregian, 4.000 aditu inguru bilduko dira larunbatera arte, Espainiako Kardiologia Elkarteak (SEC) antolatuta, eta, testuinguru horretan, kongresuaren antolatzaileek eskainitako aukera baliatu nahi izan dute ekimen solidarioa bertan aurkezteko.

Horretarako, EITBko arduradunak eta BIOEF Berrikuntza eta Ikerketa Sanitarioko Euskal Fundazioko ordezkariak izan dira Euskaldunan, eta adituek eta profesionalek aukera izan dute EITB Maratoiak sentsibilizazioa handitzeko eta ikerketarako dirua biltzeko egiten duen lana ezagutzeko. Horrez gain, "Eskutitza" lanaren bideoklip solidarioa oso-osorik erakutsi dute, eta Hemendik At taldearen kanta ezagunak jarri dio soinu-banda aurtengo edizioari; izan ere, EITB Maratoiak bezala, 25 urte betetzen ditu aurten abesti horrek.

Aurtengoa, beraz, urte berezia da EITB Maratoiarentzat, mende laurdena egingo baitu gaixotasunen aurkako borrokan laguntzen. Eta hori guztia, bihotzetik, edizio seinalatu honetan elementu nagusi izango den bihotz handi horretatik. Entzun bihotzari leloa izango du, eta prebentzioa nabarmentzeko, eskari bat egingo du: Gelditzea, nork bere buruari begiratzea, eta entzutea… Gure bihotzari entzutea.

Gainera, keinu bat egiteko deia egingo die EITB Maratoiak herritarrei, eskuak batuz bihotzak osatzeko. Hala, oraingoan ere erronka bota digu: "Eskutitza" doinua abestu, dantzatu… eta gure eskuekin bihotz bat osatzea. EITB Maratoiaren webgunean eskuragarri dago karaokerako bertsioa, bideoak grabatu eta, eskuekin bihotza osatuta, bideoak bidali ahal izateko. Elkartasun, batasun eta babes keinua izango da. Gure bihotzari entzuteko deia, beraz, bikoitza: nork bere buruari entzutea, prebentzioa bilatuz; eta gure bihotzei modu kolektiboan entzutea, guztion arteko elkartasuna bultzatzeko.

Zure bertsiorik onenaren zain gaude!: Bat egin eta igo ezazu hemen zure bideoa
Gehitu zure bhiotza eta parte hartu

Gehitu zure bihotza eta parte hartu

25 urte taupadaka

Transplanteak, adimen desgaitasuna, garuneko kalteak, gaixotasun arraroak, minbizia, biriketako minbizia, bularrekoa, haur minbizia, iktusa, gaitz neurodegeneratiboak, buruko  gaixotasunak, COVID-19a, alzheimerra, esklerosi anizkoitza… EITB Maratoiak mende laurdena darama arrazoi batengatik taupadaka: ELKARTASUNA. 2023an inoizko parte-hartze, elkartasun eta diru-bilketa handienak izan zituen: 1.230.000 euro baino gehiago bildu zituen minbizia ikertzeko.

Urte hauetan guztietan, gainera, hiru aldiz gainditu da milioi bat euroko langa, eta gizartearen elkartasunari esker, aurreko 23 edizioetan, 8,56 milioi euro bideratu dira 127 ikerketa-proiektutara. Ibilbide ikusgarri horri begira, aurtengoa edizio berezia izango da, lortutako guztia ospatzeko eta eskertzeko.

Súmale tu corazón y participa

Gehitu zure bihotza eta parte hartu

Iruzkinak

    • Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena