Teknologia -
XX. urteurrena
Euskal Encounter hazi egin da 20. urtebetetzean
45.000 metro koadroko azalera hartuko du Euskal Encounterrek, aurreko aldietan baino 10.000 metro koadro gehiago.
Erredakzioa
Informatika ekitaldi gehienei eragin dieten finantzazio arazoei aurre egin ahal izan die Euskal Encounterrek, eta tamainaz handitzeko aukera izan du 20. urteurrenean. Ostegun honetan hasiko den topaketak 45.000 metro koadroko azalera hartuko du, aurreko urteetan baino 10.000 metro koadro gehiago, eta ohiko erakargarritasunak mantenduko ditu.
Hogeigarren urte honetako leloa ‘We are social’ da, ekitaldiko partaideen artean sare sozialen bidezko komunikazioak duen garrantzia azpimarratu nahian. Sabino San Vicente koordinatzaile nagusiaren esanetan, parte-hartzaileak “ez dira euren ordenagailu atzean ezkutatzen diren pertsonak; ikasteko, ideiak elkarbanatzeko eta beren makinekin egiten dakitena erakusteko gogoz datorren jendea da”.
Zehazki, informatika eta teknologia berrien zale eta profesional ugarik parte hartuko dute tailer, hitzaldi, joko eta lehiaketetan, Espainiako autonomia-erkidego guztietatik eta atzerritik. Erdiak euskal herritarrak izango dira.
Munduko konexiorik handiena
Arrakastaren arrazoi nagusia da, Astorkizaren hitzetan, “kostu baxuko eta pertsona askoren inplikazioan eta lan boluntarioan oinarritutako kudeaketa eredua” edukitzea. San Vicentek gaineratu duenez, azken urteotan 200 informatika ekitaldi inguru antolatu dituzte Espainian, eta horietako asko bertan behera geratu dira. Hortaz, “Euskal Encounter Estatuko tamaina handiko informatika hitzordu bakarra bilakatu da aurten”.
Estatuko party handiena eta munduko azkarrena da Euskal Encounter duela zenbait urtetik hona, eta beste behin ere, 20 gigabiteko konexio-abiadura eskainiko du uztailaren 26 eta 29 artean Barakaldoko BECen 4.000 ordenagailu eta 6.000 pertsona baino gehiago bilduko dituen ekitaldi honetan.
Informatika ekitaldi gehienei eragin dieten finantzazio arazoei aurre egin ahal izan die Euskal Encounterrek, eta tamainaz handitzeko aukera izan du 20. urteurrenean. Ostegun honetan hasiko den topaketak 45.000 metro koadroko azalera hartuko du, aurreko urteetan baino 10.000 metro koadro gehiago, eta ohiko erakargarritasunak mantenduko ditu.Hogeigarren urte honetako leloa ‘We are social’ da, ekitaldiko partaideen artean sare sozialen bidezko komunikazioak duen garrantzia azpimarratu nahian. Sabino San Vicente koordinatzaile nagusiaren esanetan, parte-hartzaileak “ez dira euren ordenagailu atzean ezkutatzen diren pertsonak; ikasteko, ideiak elkarbanatzeko eta beren makinekin egiten dakitena erakusteko gogoz datorren jendea da”.Zehazki, informatika eta teknologia berrien zale eta profesional ugarik parte hartuko dute tailer, hitzaldi, joko eta lehiaketetan, Espainiako autonomia-erkidego guztietatik eta atzerritik. Erdiak euskal herritarrak izango dira.Munduko konexiorik handienaArrakastaren arrazoi nagusia da, Astorkizaren hitzetan, “kostu baxuko eta pertsona askoren inplikazioan eta lan boluntarioan oinarritutako kudeaketa eredua” edukitzea. San Vicentek gaineratu duenez, azken urteotan 200 informatika ekitaldi inguru antolatu dituzte Espainian, eta horietako asko bertan behera geratu dira. Hortaz, “Euskal Encounter Estatuko tamaina handiko informatika hitzordu bakarra bilakatu da aurten”.Estatuko party handiena eta munduko azkarrena da Euskal Encounter duela zenbait urtetik hona, eta beste behin ere, 20 gigabiteko konexio-abiadura eskainiko du uztailaren 26 eta 29 artean Barakaldoko BECen 4.000 ordenagailu eta 6.000 pertsona baino gehiago bilduko dituen ekitaldi honetan.