Teknologia -

Pribatutasuna

Metak Facebook eta Instagram Europar Batasunean ixtearekin mehatxu egin du

Sententzia judizial batek Facebook eta Instagram konpainien enpresa nagusiari Europako erabiltzaileen datuak AEBko egoitzara transferitzea eragozten dio.

Mark Zuckerbergek zuzentzen duen konpainiak EBn Facebook eta Instagram ixtearekin mehatxu egin du.
Mark Zuckerbergek zuzentzen duen konpainiak EBn Facebook eta Instagram ixtearekin mehatxu egin du.
Mark Zuckerbergek zuzentzen duen konpainiak EBn Facebook eta Instagram ixtearekin mehatxu egin du.

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Metak, Facebook eta Instagramen enpresa nagusiak, Europar Batasunean (EB) zerbitzuak ixtearekin mehatxu egin du. Sententzia judizial batek Europako erabiltzaileen datuak Ameriketako Estatu Batuetako egoitzara transferitzea eragozten dio.

AEBko Burtsa eta Balore Batzordean (SEC) aurkeztutako azken txostenean Menlo Parkeko (Kalifornia) enpresak azaldu duenez, 2020ko uztailaren 16ko Europako Justizia Auzitegiaren ebazpenak "zerbitzuak eskaintzeko gaitasunean" ondorioak izan ditzake.

"Lanean ari garen herrialdeen eta eskualdeen artean datuak transferitzerik ez badugu, edo gure produktu eta zerbitzuen arteko datuak partekatzeko gaitasuna murrizten baldin badigute, gure zerbitzuak eskaintzeko gaitasuna oztopatu dezakete", adierazi du Mark Zuckerberg zuzendutako konpainiak.

Pribatutasun murrizketek online iragarkiak pertsonalizatzeko zailtasun handiagoak jartzen dituztela ohartarazi du Metak, enpresaren diru-sarrera iturri nagusia. Funtsezko arrazoia horixe bera dela nabarmendu du erraldoiak.

Konkretuki, "babes ezkutua" indargabetu zuen Europako Justizia Auzitegiak ebazpenarekin, EBren eta AEBren arteko akordioa, enpresek erabiltzaileen datuak kontinenteen artean transferitu ahal izateko.

Europako Batzordeak araudia berriz aztertu beharko du orain. Era berean, AEBko Gobernuarekin negoziatzen ari da, "babes ezkutua" ordezkatuko duen akordio berri bat ixteko, baina ebazpen judiziala betez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Facebook Teknologia Europar Batasuna Ameriketako Estatu Batuak Sare sozialak Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Instagram Internet