Teknologia -

26. edizioa

Euskal Encounter hasi da abiadura marka hautsiz

5.000 ordenagailu baino gehiago segundoko 60 gigabiteko abiaduran nabigatzen ari dira dagoeneko. Euskal Encounterrak Barakaldoko BECen 50.600 metro karratu hartuko ditu datozen lau egunetan.

euskal encounter
euskal encounter
Teknologia berrien zaleek bat egin dute Euskal Encounterraren 26. edizioan

1:33

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

5.000 ordenagailu baino gehiago segundoko 60 gigabiteko abiaduran nabigatzen ari dira dagoeneko Euskal Encounterreko 26. edizioan. Ekitaldiak Barakaldoko (Bizkaia) BECen 50.600 metro karratu hartuko ditu datozen lau egunetan.

Beste urte batez tamaina eta abiadura markak hautsi ditu Euskal Encounterrak. Segundoko 60 gigabiteko konexioa du aurten, iaz baino 20 gigabit gehiago. Honenbestez, Estatuko informatika 'party'rik azkarrena da, eta bizkorrenetariko bat munduan.

Igandera arte 5.024 ordenagailurentzako lekua eta Internet konexioa izango du BECen 5. pabiloiak. 8.000 parte-hartzaileak goizean goiz konektatu dira, datozen lau egunetan atsedenik gabe nabigatzeko.

Parte-hartzaileek batezbeste 29 urte dituzte, eta gehienak gizonezkoak (% 86) dira. % 42,7 bizkaitarrak dira, % 9,9 gipuzkoarrak, % 7,6 Madriletik etorri dira, % 5,8 Arabatik, % 5,5 Kantabriatik, % 5,3 Nafarroatik eta % 4,4 Bartzelonatik.

5.000 ordenagailu baino gehiagorentzako tokiaz gain, Euskal Encounterrek Opengunea du, doako esparru irekia. BECen 5. pabiloira eraman dute aurten. 15.000 metro karratuko gunean tailerrak, hitzaldiak, jokoak, hardware eta dronak eskaintzen dira.

Era berean, robotikak eta errealitate birtualak tokia dute Opengunean. Gainera, Gamegune 18 lehiaketaren finala jokatuko da bertan. Iragan maiatzean hasi zen bideo-joko txapelketa amateurra da. Sari bezala 16.000 joko banatuko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Bilbo Bizkaia Barakaldo Euskal Autonomia Erkidegoa Bilbao Exhibition Centre Sare sozialak Gizartea Albisteak Euskal Encounter Interneteko albisteak Gipuzkoa Encounter azken ordukoa